Ibarretxe: "hurrengoan aktoreak ezberdinak izango dira, nigandik hasita"


Ibarretxe jaunak hitzaldi osoa euskaraz eskaini zuen, atzo, Martin Ugalde Foroaren lehen ekitaldian. Berak esandakoak: "Ez dago atzerabueltarik prozesu honetan (...) Madrilen agintean nor dagoen baino askoz garrantzitsuagoa Euskal Herrian egitasmo baten aurrean gehiengo osoa izatea. (...) Hemen erabakiko dugu gure etorkizuna. (..)
Seguir leyendo.

Belaunaldi batentzat azken aukera izan daiteke. Horrek ez du esan nahi belaunaldi batek ez duela beste aukerarik izango, baizik eta oraingo protagonistak ez direla izango hurrengoan. (...) Hurrengo epea motzagoa izango da, eta aktoreak ezberdinak izango dira, nigandik hasita, argi eta garbi. (...) ETAk prozesuari ekin behar dio armak behin-betirako uzteko asmoa duela argi eta garbi adieraziz. Oinarriak, hauek dira: Euskal Herria subjektu politiko gisa onartu, erabakitzeko eskubidea, lurraldetasuna, negoziatzeko beharra eta giza eskubideen lehentasuna. Normalizazioarako printzipioak: indarkeriarik eza, bazterketarik eza, demokratikotasuna, berdintasuna eta pluralitatea. Eta funtsezko beste kontu bat: lurraldeetako sentsibilitate guztien parte hartzea."