Oleguer, eredugarri


Harrigarria da Barcelona FC taldean jokatzen duen batek Oleguerek duen jarrera izatea. Dena du: dirua, ospea eta futbolarien xarma. Zerk eraman du De Juanaren alde agertzera? Berak badaki horrek zer ekarriko dion, badaki Espainiako futbol zelaietan igandero irainduko dutela. Espainian ez da giro euskaldunekiko eta katalanekiko.

Ez Espainian bakarrik. Laportak berak gogor egin dio. Kelme enpresak ere ez omen du bera patrozinatzen jarraituko. Hori guzti hori bazekien Oleguerek. Halaz guztiz ere, De Juanaren aldeko gutuna plazaratu du. Ez naiz bat ere De Juana zalea. Gaur bizi duen injustiziaren gainetik datozkit berak eraildako hogeita pikuren irudiak burura. Oleguerek bazuen Katalunian bertan non inplikatu, seguru asko kalte gutxiago ekarriko lioketen zereginetan. Ez ba, Oleguerek De Juanaren alde agertu nahi izan du. Txalotzekoa, benetan.

Etiquetas: