Bakoitzak bereari


Hainbeste besarkada eta maitasun giroan Imaz eta Egibarren artekoa ere espero genuen. Ez zen hala izan. Ia gaztelania hutsean egindako diskurtsoan (Prisa eta Vocento han zeuden!!) bakoitzak bereari eutsi zion. Batasuna eta indarra. Bai, ondo dira horrelako soflamak jendearen txaloak biltzeko. Esandakoaren itxura eta mamia bestelakoak izan ziren, ordea. "Yo no quiero que a mi país se lo lleve el primer vendaval" aldarrikatu zuen Imazek, beste batzuen egitasmoak oinarri sendorik gabeko ameskeriak bailiran. “No me temblará el pulso” bota zuen lehentxoago Ibarretxek.

Bi diskurtso arras ezberdinak. Imazek muturreko pentsaeren arteko lotura erreibindikatu zuen, beste behin ere. Berak adierazitakoetatik argi baino argiago gelditu zen denetan diferenteena ENAM dela: “no son abertzales, son sencillamente fascistas». Hara non dugun kristoren lana Josu Jon: gugandik hain urruti dagoen ENAM erakartzea. Hori litzateke, zerbait izatekotan, ezberdinen arteko hitzarmena, nahiz zuk hori ez duzun gogoan.

Lehendakariak indarrak pilatu beharko ditu bere inguruan. Bere Alderdirik gehiena atzetik izango du; baita euskal gizartearen zati handi bat ere. Ez guztia. Atzo hori nabarmendu zen. Erraza da txikito eta txakolinaren berotasunean denok elkartuta agertzea. Erraza da bataren eta bestearen aldeko eta kontrako komentarioak egitea egoera erraza denean eta kanpoko presio gehiegizkorik ez dagoenean.

Bestelakoa izango da giroa “Las cajas vascan retrasan la fusión como consecuencia del enfrentamiento intero en el PNV” eta antzekoen aurrean. Hori ez da notizia; hori mehatxua da. Samaldan izango ditugu horrelako titularrak Espainiar unionismoaren interesak defenditzen dituzten medioengatik. Badakite nora jo: herritarren segurtasunera, herritarren poltsikora. Gogoan dugu oraindik “Con la independencia comerán hierro” hura, euskal gizarteak sofritu duen krisi industrialik sakonenean. Gizarte eroso eta kontserbadorean bizi gara. Era horretako esloganek min egingo digute.

Imazek ez du Ibarretxe bultzatuko. Oso maite du, baina ez du bere egitasmoarekin bat egiten. Zilegia da bere jarrera. Ez zuen aipatu ere egin EAEko Legebiltzarreko ostiraleko Osoko Bilkura. Existitu ere egingo bailitzan. Alderdi berekoak eta hain lagunak izanik, nola hain urruti asmoetan? Sarri iruditzen zait ezberdinen arteko zubia EAJn landu behar dela, transbertsalitatea EAJn dela inon baino beharrezkoagoa.

Etiquetas:

2 Comentarios:

Blogger tximino dijo...

Beste batek esan zuen: Independentzia? Zertarako? "Para plantar berzas". Ez dugu Ebro gurutzatu beharrik, horrelakorik entzuteko.

01 octubre, 2007 14:00  
Blogger burusoila dijo...

Barkatu tximino, baina hori ez zen ain simplea. Mezu hori ezker abertzalearentzako zen, esanez independentzia ez dela ezartarako balio, egoera ekonomikoa zaintzen ez baldin ba dugu.

03 octubre, 2007 11:25  

Publicar un comentario

<< Home