Bestelako Salbuespen Egoera


Hainbat egun daramatzat ezer funtsezkorik idatzi gabe. Badira gai mamitsuak, bai. Berria egunkariaren eta Azkarate/Baztarrikaren artean izandako ika mikak merezi du lekutxo bat, bai horixe! Zelangoa izango den kontua, ezen gaur Vocentok argitaratu baitu Joxan Lizarribarren artikulua; justu A ereduaren aldeko guraso urriez berriro ere publizitatea egiten duen egunean. Zer esan Derion gure gudariñoek egindakoaz ANVk ateratako komunikatuaz? Aspaldiko partez eskuak txaloka arrakaltzekoa. Dena dela, beste kontu batek hartuko nau gaurkoan. Diman jaiotakoa naiz, eta Dimatik iritsi berri naiz Gasteizera, gaueko hamarrak aldera. ENAMekoek herri osoa marraztu dute euren kontsignez eta, bide batez, PNVrenak kendu eta suntsitu dituzte. Bestelako Salbuespen Egoeraren adierazpen argia, apika. ETAren boikot aldarriari jaramon eginez, agian? Nor(tzuk) d(ir)a, baina, zapaltzailea(k)?

Ostiral arratsaldez, egun nahaspilatsu hauetan, Gasteizera heldu eta semea hartzera joan nintzenean, Argia astekarian irakurritako notizia batez (Daniel Udalaitzek izenpetutakoa) gogoratu nintzen: “Gure zergek askorako ematen diete", non aditzera ematen baita gure politikoek 4500 eurotik 8000ra bitartean irabazten duela hilero. Ez da posible, esan nion neure buruari. Askosaz garestiagoak diraa! “Ciudad de Vitoria" hotelaren aurrean berrogei edo berrogeita hamar bizkarzain zeuden, hotel barruko zenbait zinegotzi eta kargu publiko sozialisten zaintza-lanetan. Horien kostuak ere sartu al dira euskal politikoen soldatetan? Eta hala balitz, nork eragiten du soldata-puzte hori? Nik badut erantzuna: ETAk. Zergatik ez dute horrela planteiatzen legebiltzakideen soldatez kexaz ari direnean EHAKkoek? Edo Argiako artikulistak berak?

Itzul gaitezen Dimara. Gezurra dirudien arren, udako oporrei zeozelango probetxua ateraz baserrian lanean ari nintzela, nire hurbileko batek esan zidan “hara, kartelak ipinten hire lurretan”. “Nortzuk dozak ba?” galdetu nion. “PPkoak” berak. Hurbildu, eta EAJkoak zirela konturatu nintzen, betiko gure jendea. “PPkoak” esan zidan, ostera. Hara hor gaurko kontua. Nor da PPkoago gaur Diman? Derion bonbak jarri eta ehundaka kargu publiko bizkarzainez ibiltzera behartzen dituztenak, edo gure Herriak bere geroaz erabakitzearen alde egiten dutenak?

Behar bada ez dut beste hiru edo lau egunetan idatziko. Edozelan ere, sindikatu zenbaitek (ELAk diño bera horretan nahasteko) abstentziorako deia egiten duenean, nik, berriro ere, ozenki diñot gure apostua erabakitzeko eskubidearen eta independentziaren aldekoa dela, eta lasterketa horrek abiada berezia hartuko duela martxoaren 10etik aurrera. Bakoitzak egin dezala potroetan jartzen zaiona, baina hori bai: bere burua demokratatzat badu, ez dezala eragotzi beste batzuen jarrera. Ze holan ez bada, Salbuespen Egoera honen eragile nagusiak bilakatu beharko dira, eta ez Madrilen bakarrik.

4 Comentarios:

Anonymous Anónimo dijo...

Ez Madrilen bakarrik, Donostian ere, "cara al sol" kantatzen zutenak babestu eta Euskaldunak egurtu zenituzten. Geure Madril bertan dugu, ez begiratu hara.

04 marzo, 2008 16:38  
Anonymous Anónimo dijo...

Eta bere burua entregatzeko saiakera egin dutenak operazio mediatiko baten bitartez "polizia operazio" itzela bihurtzen saiatzen direnak ere berton daude. Ez Madrilen. Aldapan bera zoazte, eta neu, zuen ate aurrean egongo naiz poliki-poliki kalera botatzen zaituztenean. Jaurlaritza, aldundiak, euskaltel...e.a. Ate horietan guztietan egongo naiz, Grupo Afer, Eroski, Lantik....

04 marzo, 2008 16:41  
Anonymous Anónimo dijo...

Eta bere burua entregatzeko saiakera egin dutenak operazio mediatiko baten bitartez "polizia operazio" itzela bihurtzen saiatzen direnak ere berton daude. Ez Madrilen. Aldapan bera zoazte, eta neu, zuen ate aurrean egongo naiz poliki-poliki kalera botatzen zaituztenean. Jaurlaritza, aldundiak, euskaltel...e.a. Ate horietan guztietan egongo naiz, Grupo Afer, Eroski, Lantik....

04 marzo, 2008 16:41  
Blogger mendi dijo...

Arreglauta gaude!!

Denok batek besteari erru guztiak botatzen.

Nazka ematen du honela euskalduna izatea ere.

05 marzo, 2008 20:49  

Publicar un comentario

<< Home