Kontserbadoretik kontserbadorera


Atzo Xabier Andonegiri entzun diot Rouco eta Blázquez antzekotsuak direla, jarrera ezberdineko bi kontserbadore. Sinesten diot. Ez hori bakarrik: ulertzen dut Roucoren eta bere inguruko teocon-en jarrera. Euskal katolikoon arazoa ez da, izan, gotzaiak kontserbadoreegiak diren edo ez bereiztea, baizik eta euskal eliza eratzea. Elizak gizartea berkonkistatu gura du, azken hamarkadetan galdutakoaren zati bat. Horretarako ez du beste erremediorik orain diharduen eran jarraitzea baino. Eliza espainolak -eta euska elizak- ez du sinesmendun gehiegirik ezkerrekoen artean. Bere asmoa ez da, 2008an, berriro ere Estatu konfesionalera itzultzea, ezpabera gaur egungo gizartean ahalik eta botererik gehien lortzea. Horretarako jo du kalera, horretarako jarri zaio aurrez aurre gobernu sozialista laikoari. Euskal Eliza ere jarrito litzaioke, seguruenik, PSEk gidatutako Jaurlaritza bati (Alderdi Egunean oraindik ere meza sago goizeko hamaiketan), berak ere gune propioa behar baitu. Euskal Elizaren hutsunea -kontuan izanda gotzaien gainetik Aita Saindu baino ez dagoela- botere gune propio bat sortzea da, Euskal Konferentzia Episkopala.