Euskera askatasunez


Txepetxa

Ikus ditzagun Proposamenak:

1.- Euskaraz egindako jarduera kulturalen finantzaketa publikoari eustea..., gaztelaniaz gauzatzen den euskal kultura babesteari kalterik ekarrik gabe.

Nik egiten dudan irakurketa hurrengoa da: ez dutela euskararekiko diru laguntzarik handituko; handitzekotan, gaztelaniaz egindako kulturarekikoa izango dela.

2.- EITB eraberritzea, informazio-zerbitzu publiko anitz eta demokratikoa bilakatuz.

Lehengo ostiralean (2008-10-03) PPk eta PSEk honako hau bozkatu zuten elkar Eusko Legebiltzarrean, EITBri dagokionez: “El Parlamento vasco .... asimismo, le insta (a la Dirección General de EITB) a no entrevistar a portavoces de formaciones políticas y sociales ilegalizadas o suspendidas por formar parte del entramado terrorista de ETA.”

Hau da hau, aniztasuna eta demokrazia!!



3- Aniztasunean oinarritutako hizkuntza eredu bat defendatzea: eredu horrek hezkuntzan bere isla izango du ...

Honek zer esan nahi du?, ba euskara gaiak eramaten dituen Isabel Celaá legebiltzarkideak Legebiltzarrean2008ko maiatzaren 23an egindako Osoko bilkuran esan zuen bezala (erdaraz ipiniko dut, erdaraz esan zuelako; EGA omen du, edo halaxe dio bere curriculumak, baina nahiz eta euskarazko gaiak eraman eta EGA izan, ez dut euskaraz entzun, hori da euskararekiko duen maitasuna: euskaraz jakin eta erabili ez, ezta euskarari buruz hitz egiteko ere; utzikeria ote?)

“...se trata de preservar la libertad de opción de la lengua materna o de la de preferencia, que puede no ser la materna, como lengua de estudio. Es decir, se trata de observar la cuestión desde la perspectiva del sujeto, desde la perspectiva de la persona y no de la lengua".

Nire iritziz, arrazoi izan dezake Celaá andreak, pertsona ikuspuntutik begiratu behar bada gaia. Nik argi daukat:gizarteak beti ahulena babestu behar du; eta arazo batean haur bat dagoenean, gure eginbehar nagusia haurra babestea da. Ba al daukagu eskubiderik gurasook gure seme alabei euskera jakiteko aukera besterik gabe ukatzeko? A eredura doazen milaka umeek etorkizunean ez dute euskera jakingo, eta gero jakin nahi badute, ordu eta esfortzu handia egin beharko dute, txikitatik ia konturatu gabe ikas dezaketenean. Ez al dizkiegu haur hauei aukera guztiak eman behar?

PP-PSEk berriro hau bozkatu zuten elkarrekin egun hartan:

El Parlamento Vasco insta al Departamento de Educación, Universidades e Investigación a no incluir en el desarrollo normativo del curriculum referencia lingüistica alguna....Dicho consenso nunca será inferior al actualmente existente, y en todo caso deberá respetar la presencia vehicular de las dos lenguas oficiales y la voluntad de las familias

Berriro ere PSE bere betoa inposatzen. Beraiek ez badaude ez du balio, nahiz eta gehiengoa izan.

4.- Kultura-proiektu euskaldun demokratikoa eta askotarikoa garatzea, nola euskara hala euskarazko kultura erabilera politikotik kanpo utziko duena.

Ba ez da zuzen hasi Patxi Lopez. Euskararekiko hurbiltasuna ia hauteskunde garaian, eta hau esateko: “euskal gizartea prestatua dago gobernuan aldaketa burutzeko ...”, baina zer ikusi dauka honek euskararekin? ETA eta Euskera nahasten ditu idazki honetan! Lotsa eman beharko lioke.

5.- Euskarazko kulturaren prestigio demokratikoa hiritarren artean lehen bai lehen berreskuratzea.

Euskarazko kultura bat guztiz demokratiko eta inolako oniritzi tolerantzia edo hurbiltasun intelektualik azalduko ez duena ETAren eta haren inguruaren oinarri ideologiko eta xede totalitarioekiko”.

Baina gizarteak Euskara eta ETA asoziatzen al ditu? Lehengo urtean % 80ak bere seme alabak B edo D ereduan matrikulatu zituen. Pentsatu al zuten guraso hauek honek ETArekiko loturarik izan zezakeela? Hori Patxiren buruan dagoela uste dut, eta zorionez gizarteak aspaldi superatu zuen, noizbait egon ba zen halako pentsamendutik....nik ez dut halakorik inoiz izan!

Eta bukatzeko izenburua: Euskara askatasunez, honek zer esan nahi du? Ba gaur egun askok euskera behartuta ikasten dutela eta horrekin ez datorrela bat, eta argi eta garbi dio “...proposatzen dugu enplegu publikorako sarbideak euskal gizartearen izaera anitz eta elebiduna islatu behar duela...” Ez du inork pentsatuko euskera ezagueraren beharra gehitzeko intentziorik dutela ezta?

Gogoratzen zarete 2005. urtean 157 irakasle entzerratu zirenean hizkuntza perfila ez zutelako? Gogoratu nahi dizuet 25ek ez zutela azterketa egin eta 51k zero borobil bat atera zutela frogan, ba han ere Gure Ixabel haien alde, nola ez!! Milaka ikaslek irakasle euskaldunak izateko duten eskubideen alde ez!, nahiz eta irakasle horiek euskera ikasteko urteak izan zituzten, urteak euskera ikasteko lanik egin gabe eta soldatarekin guk ordainduta, baina gure Ixabel ez zen zergadunen alde agertu, baizik eta irakasleen alde, beraien ikasleentzat eredu ona direlako izango da, orduan ere PPrekin hurrengoa bozkatu zuten: (Eusko Legebiltzarra 2005-10-07)

"El Parlamento Vasco insta al Gobierno Vasco a garantizar el puesto de trabajo al colectivo de profesores...insta al gobierno vasco a la realización de un estudio pormenorizado de todas aquellas plazas docentes que no necesiten, en la actualidad , una atribución inmediata de perfil lingüístico, insta al Gobierno Vasco a que aplique el principio de exención por incapacidad en el aprendizaje del idioma..."

Jakizue, bozketa guztiak galdu zituztela. PP eta PSOE beti bakarrik gelditu dira. Hala jarrai dezatela! Ez dezatela gehiengoa izan!

Pozten naiz alderdiak hartutako erabakiaz eta egindako prentsa aurrekoaz!

9 Comentarios:

Blogger Pikirrojo dijo...

Artikulu bikaina. Sozialistak beti dagoz bardin, guzurretan eta txantxulloak prestatzen. ;)

08 octubre, 2008 11:33  
Blogger mendi dijo...

Beno, halako sektario hutsak idatziko zuten dokumentua. Sektario kiratsa du edozein partetan irakurrita ere.

08 octubre, 2008 12:39  
Anonymous Anónimo dijo...

Eskertzeko zure artikulua, benetan ona da. Ez dago dudarik sozialistek egin duten proposamena elektoralista dela, alde batetik ulergarria hauteskundeak gertu daudelako, herritarrek izan beharko lukete gai ulertzeko proposamenaren atzetik lau urteetako lan falta dagoela euskara arloan. Halere, uste dut arazoa sakonagoa dela. Zer esaten du manifestuak? Funtsean ahaztu ditzagula gure ametsak herri hau elebidun gisara ikusteko, ahaztu dezagula gure hizkuntzan osoki bizi ahal izateko eskubidea... eta guzti horri gainera erantsi egin diote euskarak ez duela "prestigio demokratikoa" eta euskara defendatzeko izenean gehiegikeriak egin direla. Eta hor dago gakoa, ez da soilik propaganda joko bat, diotena egun dagoen hizkuntz politikarekin alderatuz atzerakoia da erabat.

08 octubre, 2008 13:17  
Anonymous Anónimo dijo...

Gauza batekin bat nator Lopezekin eta PSOErekin: ETB 1eko edukinak jasan ezinak dira. Bertzalde artikulo ederra eta konparaziorako PSOE Nafarroan Euskaldunekin eta Euskaldun izan nahi dutenekin politika. Jimenez baida Lopezen abanzadilla.

08 octubre, 2008 16:10  
Blogger mikel dijo...

Eta gainera:
EAJk eta PSEk hauteskundeen ostean Oscar Rodriguez (PSE)EITBko Zuzendari izatea adosten dute….

http://www.abertzale.eu/20081005/623/pnv-y-pse-pactan-que-sea-oscar-rodriguez-el-director-de-eitb-tras-las-autonomicas/

¿?

08 octubre, 2008 21:02  
Blogger Unknown dijo...

Mikel hori gezur hutsa da, ikus dezakezunez nik idazterakoan datuak ematen ditut, gezur eta irain egitea oso erraza da. Hemen EAJ-PNVek egindako prentsa oharra

Desde la Oficina de Prensa de EAJ/PNV les comunicamos, tal y como ustedes probablemente ya saben, que la autoría del comentario atribuido a "Andoni Ortuzar" en esa página web es falsa.

Ni el Presidente del BBB ni esta oficina de prensa han escrito jamás nada en su líbelo ni en ese tipo de páginas tan alejadas del periodismo veraz como www.abertzale.eu
.

Desde EAJ/PNV no se tiene por costumbre desmentir "bulos" absolutamente ajenos a la realidad, como el último publicado por ustedes en relación a la Dirección General de EiTB.

08 octubre, 2008 22:07  
Anonymous Anónimo dijo...

Kalaka ikusten Arregi eta Unzalu , Unzalu eta Arregi, gero eta nazkagarriagoak.

Unzaluk PSOEri ipurdia garbitu dio, bera egon denean Aurten bai, Amorebieta-Etxanoko PSE kontra egon da beti, PSOEren agintepeko hiru eremuri, hiru udalei goratzarrea egin die, Barakaldo,Donostia eta Ermua, non orain gutxi arte , udalak beti baztertu izan duen matrikulazio-kanpainak.
Fayry eta skotx-britez Unzaluk.

Pagolak asmatu zer den PSOEren manifestu hau, "manifiesto por la lengua ren jarraipen hutsa. "
Arregi bera hego-haizea baino faltsuagoa. Aginte-goseaa, agintean egon nahia

Enpin.

08 octubre, 2008 22:47  
Anonymous Anónimo dijo...

PSEren manifestua, Pagolak esn bezala, "Manifiesto por la lengua (española)" delakoaren jarraipena.
Iraingarria.
Kolono espainiarren ikuspegitik idatzia. Sinestezina.
Sinestezina den bezala Ortuzarren edo Ziarretaren ahotik entzutea, Lopezena itxurakeria besterik ez dela,... soilik hauteskunde garaian hurbildu zaiola euskarari,... ez direla benetako euskaltzaleak,... antzerkia dela...
Baina laguntxook, ez dugu testua irakurri, ala?
Zer antzerki eta zer antzerki-ondo?
Euskarari eta euskaldunoi eraso zuzena eta agerikoa da eta! Disimulurik gabe eta Euskalgintzako eragile gehienen aurrean egina. Ondotik euskaldun eta euskaltzale batek edo bestek txalo egin die hala ere... Negargarria.

10 octubre, 2008 17:28  
Blogger Josu Mendicute dijo...

Artikulu honek dio:
"euskara gaiak eramaten dituen Isabel Celaá legebiltzarkideak Legebiltzarrean2008ko maiatzaren 23an egindako Osoko bilkuran esan zuen bezala (erdaraz ipiniko dut, erdaraz esan zuelako; EGA omen du, edo halaxe dio bere curriculumak, baina nahiz eta euskarazko gaiak eraman eta EGA izan, ez dut euskaraz entzun, hori da euskararekiko duen maitasuna: euskaraz jakin eta erabili ez, ezta euskarari buruz hitz egiteko ere; utzikeria ote?)"

Nik diot:
Ez naiz inor esateko zeuek, blog honetan, zein hizkuntzatan idatzi behar duzuen. Egizazue nahi duzuena. Baina aspaldi jarraitzen zaituztet eta beti gazteleraz egiten duzuelakoan nago. Alegia, kritika zehatz hori hankamotz geratzen dela...

11 octubre, 2008 22:51  

Publicar un comentario

<< Home