Irungo EGI eta Aberri Eguna ´07


Aberri Eguna
Joan den astean euskal hiritar talde anitz batek gizarteari dei egin dio Aberri Egunerako Irun eta Hendaiaren artean antolatu duten ibilaldian parte hartzeko, ibilaldi honen lema honakoa izanik: Aberri Eguna’07. Zazpiak bat. Nazioa gara. Etorkizuna gure esku. Irungo EGIk bat egiten du izenburu honekin.

Irungo EGIk bi arrazoiengatik pozten da: lehenik eta behin ekitaldi abertzale bateratu bat antolatu delako, sentsibilidadeen gainetik, eta bigarrenik, Irun eta Hendaiaren artean igaroko delako.

Abertzaleak garen taldeon helburua berdina da: Euskal Herriko burujabetza eta Independentzia. Horregatik, abertzaleon lankidetza behar-beharrezkoa dela deritzogu, irizpide amankomunak sendotuz.

Beraz, Irungo EGIk Irungo gazteriari dei egiten dio ekitaldi honetan parte har dezan.

Aberri Eguna gure Herria maite dugunon jaia da eta gazteek jakin behar dugu Euskal Herria zain dugula.

“Izan direlako gara, eta garelako izango dira”.

GORA EUZKADI ASKATUTA!

Irungo EGI.

Etiquetas: ,