e-Batzokiak ez ditu mandatu horiek betetzen. e-Batzokia gaztelaniaz sortu da, gaztelaniaz erabilzeko. Hori, 2007an, Internet garaian, gehienbat gazteek erabiliko duten tresna batean, alderdi abertzale batean, EAJn, larria da. Erneguz eta, aldi berean, soseguz esandako hitzak dira; e-batzokia aztertu eta gero esandakoak. Esango dut zergatik.
Asteon idatzi dut hementxe bertan,
Arabatiken, artikulu bat, non argiro eta ozen aditzera ematen baitut EZ DIOLA EAJ/PNVk EUSKARARI ERRESPETURIK ERAKUSTEN. Web-gune hau (e-batzokia) aipatutakoaren adibide bat da, beste bat. Eskubide osoa dudala deritzot protesta egiteko gune horretako arduradunen aurrean eta Alderdiko arduradunen aurrean. Badakit kexatzea ez dela nahikoa, frogatu egin behar dela eta alternatibak eskaini. Saiatuko naiz.
Non ikusten ditut akatsak?
1.- Euskara munduko profesionala naiz. Nabarmena da e-batzokia gaztelaniaz sortu dela, gaztelaniaz jarduteko. Gaztelania hizkuntza bakartzat, nagusitatzat edo usuzkotzat dutenentzat dago diseinatuta, orain arte Alderdiak egin izan dituen ekintzarik gehienak bezala.
2.- Bisiten atalean
Ariztondok de
Imazek egiten dute
Agurra:
"
He hecho mi primera y satisfactoria visita en e-batzokia.Mi agradecimiento a todas las personas que han hecho posible este e-batzokia tan especial para todos los ínternautas euskaltzales.
Eskerrik asko!! Egin dut nire lehen egonaldia e-batzokian. Internauta euskaltzaleok ere geure neurriko batzokia izan dezagun. Lan egin duten guztientzako doa agur hau, esker onez" (Ariztondo).
Ondo da, ba “
Internauta euskaltzaleok ere geure neurriko batzokia izan dezagun” esaldiak ez du esan nahi “
han hecho posible este e-batzokia tan especial para todos los ínternautas euskaltzales”. Aldea begibistakoa da. Ariztondok eskatzen duena da euskaltzaleok (euskaraz jakin eta erabili nahi dugunok) gune bat behar dugula geure neurrikoa, alegia, geure (euskaltzaleon) premien eta beharren araberakoa, euskaraz jarduteko eta euskaraz eztabaidatzeko.
Josu Jon Imazek esan du:
"
Así como en 1984 EAJ-PNV inició la creación de un modelo de batzokis en red que se ha demostrado exitoso durante más de cien años, así confio que, desde Shangai hasta San Francisco pasando por Paris, e-batzokia será el germen de una nueva red de personas que, desde lo local y lo global, quieran compartir el proyecto de Euskadi con nosotros.
EAJ-PNVK 1894an sortutako batzoki-sareak ukatu ezinezko arrakasta erakutsi izan du azken ehun urteotan. Eta, orduan bezalaxe, sinetsita nago gaur abian jartzen den e-batzokia ere, Shangaitik San Franciscora Paristik zehar, eremu lokalaren eta globalaren bidegurutzean Euskadiren proiektua gurekin partekatu nahi duten guztien sarea izango dela."
Imazen euskarazko testua ezin hobea da, euskaraz sortua, duda barik; baina ez dator bat gaztelaniazkoarekin. Ikus dezagun
Euskaraz: “
EAJ-PNVK 1894an sortutako batzoki-sareak ukatu ezinezko arrakasta erakutsi izan du azken ehun urteotan”
Gaztelaniaz: "
Así como en 1984 EAJ-PNV inició la creación de un modelo de batzokis en red que se ha demostrado exitoso durante más de cien años”
Ohartu al zarete diferentziaz?
Beste kontutxo batzuk:
Gipuzkoa eta
Guipuzkoa biak ala biak agertzen dira. Jakingo duzue zelango gatazka dugun, oraindik ere, Gipuzkoa eta Bizkaia izenekin.
Saint Jean Pied de Port agertzen da. Behar bada norbaitek jakingo du
Donibane Garazi ere ezaguna dela euskaldunen artean.
Gaztelaniazko
Personalidades euskaraz
Pertsona ospetsuak da. Gehiegitxo iruditzen zait euskarazko ordaina; agian gaztelaniazkoa ere bai, kontuan izanik EAJren ordezkari edo karguak direla, gehienak publikoak. Pertsona horiei buruzko informazio guztia gaztelaniaz dago.
ACCESO BAZKIDES, lehenengo orrian, hor goi-goian. Ez euskaraz ez gaztelaniaz. Hori bi modutan bakarrik jar daiteke: batean euskaraz eta bestean gaztelaniaz. Gaztelaniazko testuetan euskarazko hitzak erabiltzea euskaldun folklorikoen edo euskararik ez dakiten erdaldunen jarrera tipikoa eta topikoa da. Hori Imazek eta Egibarrek ez lukete sekula egingo.
-
"Nola kidetu naiteke"? (edo bazkidetu?,
Bazkide ala
Kide?)
-
"Ez daukagu iruzkinarik" ??????- "
Historia en pegatinas", gaztelaniaz modu bakarrean; euskaraz "
pegatinen historia/historia pegatinetan" (biak agertzen dira)
- Agiriak: gaztelania hutsean
- "
El equipo de desarrollo de e-batzokia quiere agradecer las numerosas colaboraciones y aportaciones que ha recibido desde su puesta en marcha":
"
e-batzokia garatu duen lan taldeak eta EAJ-PNVk bere ingurunetatik jaso dituen laguntza anitzak eskertu nahi ditu"
Ez dute gauza bera esaten; areago, ez dago jakiterik euskarazkoak zer diñoen.
- "
Donostia-San Sebastián/Donostia(¿); Vitoria-Gasteiz/Gasteiz (???)". Irizpide zehatzak aukeatu beharko dira. Nahikoa litzateke
Euskaltzaindiaren arauak beteko balira.
-
Euskaldunak euskarazko atalaren barruan "
Conocidos por el nombre de su caserío (Axular, Endañeta, …)" gaztelaniaz.
- Euskarazko atalean: "
Euskara: Distribución dialectal del euskara (bizkaitarra, gipuztarra,(...)" Alde batetik gaztelaniaz; eta bestetik euskalkien izenak bizkaiera, gipuzkera, (...) dira.
-
Foro berriak izango da e-batzokiko gunerik inportanteena, eztabaida pizteo sortutakoa. Hiru eztabaida jarri dira,
hirurak gaztelaniaz. Adibide hauen moduko beste pila daude.
OndorioakWebgune birtual hau azkarregi egin da, gutxiegi hausnartuta euskal ikuspegitik. EAJk, alderdi abertzalea denez eta euskara hizkuntza propio duenez, aldaketa estrukturala behar du euskararekiko. Esaldi honek ondo jasotzen du egin beharrekoa:
euskara bihotzetik ahora. Behingoz konturatu behar dugu ez dela nahiko Jon, Igone edo Ander deitzearekin. Ez dela nahiko ezta euskaraz jakitearekin. EAJk behingoz jakin behar du euskara biziko bada, erabiltzen delako izango dela, burukideek erabiltzen dutelako, EBBko bilerak euskaraz egiten direlako, Urkulluk eta Imazek txikitoak euskaraz hartzen dituztelako.
EAJk jakin behar du, inork jakitekotan, e-batzokia euskaraz ere sortu behar dela. Ez da nahiko zelanbait euskaraz jartzearekin. Sortu egin behar da euskaraz. Denok (Urkulluk, Imazek, Ariztondok, Egibarrek, Gerenabarrenak eta Arzalluzek) dakigu Web-gune hau gaztelaniaz taxutu dela. Eta okerrena: euskaraz ez dakiten -edo justu dakiten- pertsonak prestatu dutela.
HORIEK IZANGO AL DIRA ARDURADUNAK? Hori horrela bada nik ez dut izenik emango
AlternatibaDenbora hartu. Pentsatu behar-beharrezkoa dela honelako gune bat. Beharrezkoa da euskaraz ere sortua, euskaraz ere normaltasunez jarduteko. Ez da nik esana, Ariztondok ere aipatu du: "
Internauta euskaltzaleok ere geure neurriko batzokia izan dezagun". Ez dugu nahi guretzat bakarrik egin dadin; ez gara horren pretentziosoak. Guretzat ere nahi dugu, euskaldun euskaltzaleontzat.
Hasieratik gaizki diseinatuta dagoenez, gelditzeko eskatzen dut. Arnasa hartu eta berriro hasi. Hainbatek eman diote ongi etorria. Horietariko inor ez da gelditu euskarazko testuetan. Horiek guztiek gaztelania erabiliko dute.