Etsipen antzua


Xabi Larrañagaren artikulua Deian.

"Instituzioek ez dute lehengo indarra. Teknikariek lan ikaragarria egin arren, hamaika hizkuntza eskakizun ezarri arren, D eredua zabaldu arren baliteke jendea euskaraz ez mintzatzea, eta ez da inoren errua izango. Gauzak konplikatuagoak dira. Kostaldeko herri batean, inkesten arabera, bostetik bat da euskalduna, eta bertako euskaltzaleak euskara gutxitan entzuten delako kexu dira. Ez dute onartzen bostetik bost erdaldunak ere badirela, eta modu naturalean gaztelaniaz aritzen direla. Egiaren zati bat ezkutatuz gezurra eraikitzen da, fikzioa osatu eta ondorioz etsipena sufritu. Denbora beharko, eta pazientzia. Eta hala ere..."