Taliban honek (…)


Zuk esana da, Oyarzabal jauna, Euskadiko Eskola Kontseilua talibanez josita dagoela “talibanes del euskara con posiciones radicales”. Konforme ez, eta honakoa ere gehitu diozu aurrekoari: “(…) donde acuden los hijos de los nacionalistas de los pueblos”. Hurrengo hauteskundeetan ere zure nagusi Mayor Orejak maitekiro agurtuko zaitu Armentiara bere boto-txartela ematera etorri eta denok -arabatar PPero guztiok- bere atzetik zakurrak baizinaten ibiltzen zaretenean. Okerragoa gertatu zait, ordea, arestian neure inguruan, "terrorista lingüístico" deitu baitidate. Euskararentzako errespetua eskatu eta terrorista bihurtu. Holangorik!

Neuk ere talibantzat dut neure burua, Oyarzabal. Euskal talibantzat, bai jauna. Pozik eta harro nago izaera horretaz. Baserriko semea ere banaiz, de pueblo, sí señor. Eutsi egiok horri, Oyarzabal. De pueblo naiz, Dimakoa. Aurrez aurre, buruz buru jartzeko modukoak gara gu, amen batean topeka hasteko. Ni aldeanoa, de la tierra llana; zu uriko villano (gurean umezurtz adoptatuei deitzen genien horrela: urikoak). Ni betiko euskalduna, lehen eta orain; zu (...), batek daki. Ni abertzalea; zu, Oyarzabal, nacional-unionista española. Nik emakumeak ditut gustuko; eta zuk, Oyarzabal, gizonezkoak. Eta hori guzti hori gutxi balitz, honako hau ere bai: ni euskal talibana naiz, eta zu español demokrata.

¡Manda huevos!, Francokume guztiak demokrata bihurtuta, eta aitite-amamak gerran por rojos separatistas zigortuta edo ajustiziatuta izan genituenak intolerante eta talibanak.

Hara Oyarzabal, Partaideko lehendakaria lagun handia dut. Bera Gasteizen bizi da gaur, Arabako herri txikitxo honetan. Santutxun jaioa da, Bilbo bazterrean hiruzpalau baserriz osatutako herrixka bukoliko horretan. Horixe da bera, zuk esandako hori: uno del campo de Santutxu. Ez zuen inoiz, seguruenik, behi baten erroetan eskurik jarriko. Berdin dio, Partaideko presidentea eta Partaideko umeen gurasoak aldeanoak dira, non jaio diren axola ez diola. De campo dira, gainera, harro sentitzeko ezaugarria delako aldeano izatea. Jeboa izatea, pasa den mendeko hasieran Blasco Ibañez idazle valentziarrak "EL Intruso" eleberrian ondo adierazten zuen moduan.

Etiquetas: ,

1 Comentarios:

Blogger E.Gorospe dijo...

Olagibel Ikastola nahastu dut PPko Oyarzabal jaunarekin. Ez nuen bat ere asmo txarrik. Sinetsi nahi duenak, sinets beza. Informazio hori erabiltzean gauza bi eman nahi nituen aditzera. Alde batetik, ikastolan ikasitako PPko bat; eta bestetik, euskaraz dakien bat euskara eta euskara erabiltzaileak iraintzen.

Gaizki ibili naiz. Nahi gabe, txarto. Oyarzabali buruzko xehetasun oker horiek herenegun pasa zizkidaten egiazkoak zirelakoan. Galdetu ere egin nien birritan ia hala zen. Eta baietz. Atzo, artikulua argitaratu aurretik, sekula egin ez dudana egin nuen: kontu honetan zeozelan nahastuta egon zitekeenari telefonoz egin nion hotz, testu guztia irakurtzeko. Berak segidan egin zidan galdera: “Olabiden ikasi ahal du Oyarzabalek?” Baietz erantzun nion nik, halaxe bermatu zidatela. Gaizki eta oker nenbilen. Nire barka-eskerik zintzoena mindu ahal izan ditudan guztiei, batik bat Olabide Ikastolako guraso, irakasle, ikasle eta Ikastolari berari. Ez zen nire asmoa.

23 febrero, 2007 10:19  

Publicar un comentario

<< Home