Abertzale jeltzaleen blog euskarazkoa


Bolosfera

Buenas tardes a todos, aurreko batean JK Arteagaren blogean aritu ginen bera eta biok gai honen haritik: abertzale jeltzaleen arteko euskarazko bloga. Asmoa ona da ezin gehiagoan; eta premia, larria. Eguneroko gai ohikoak jorratuz euskarari prestigioa eman nahi badiogu, nahitaezkoa da horretarako leku berezia sortzea sarean (Internet), non, euskara erabili (ez da nahiko jakitearekin) gura dugunok, topagunea izango genukeen gure ekarpenak egiteko.

Toki bat euskara ikusgarri bihurtu eta inbisibilitatetik ateratzeko. Halako gune bat, presio taldea ere bihurtuko litzatekeena, ez ideia edo pentsakera jakin baten presio-taldea, baizik eta Euskal Herri euskalduna nahi dugunona, euskara bihotzetik kalera ahora atera nahi dugunona, jakitetik erabiltzera eraman nahi dugunona.

EAJk, esaterako, badu Plan bat euskara Alderdiaren barruan erabiltzeko. Ez da betetzen. EAJk ez du euskara erabiltzen Jaurlaritzako Kontseiluko batzarretan, ez Gobernu batzordeetan, ez EBBko batzarretan, ez ABBkoetan (...) EAJk ez du euskarik erabiltzen ia inon. Ikono hutsetan geldituta gaude: "zein ondo ikasi duen lehendakariak" "arratsalde on denoi, bueno hablaré en castellano para que entiendan todos". Ez diogu begirunerik gure hizkuntza nazionalari. Berriro errepikatuko du: EZ DIOGU ERRESPETURIK EUSKARI. Areago: karga bilakatu zaigu, molestatu egiten gaitu.

Adibide bat besterik ez dizuet kontatuko, jakin dezazuen zein den euskararen egoera EAJn. Aurrekoan asanblea izan genuen, Udalean eta Batzar Nagusietan gure ordezkariak izango direnak aukeratzeko. Dena egin genuen gaztelaniaz, euskaldunok ere ez genuen erabili, mahaiko lehendakari neskaren kasua salbuetsita. Lehenengo botaketa egin genuenean mahaiko bat ohartu zen oso emakume gutxi aukeratu zirela, eta hurrengo boto-emanketan egoera hori kontuan hartzeko eskatu zuen, Legeak berdintasuna ezartzen duelako. Euskara erabiltzeari buruz ezer. Nik neuk ere banuen ohartaraztea bildutakoak. Ez nuen egin. Gogorra egiten da, biolentoa, euskaraz hasi eta jendea zurrumurruka entzutea. Hara hor betikoak! Buelta eman behar diogu egoerari.

Gutxi hasiko zineten testu hau irakurtzen; are gutxiagok amaitu. Iritsi zaretenoi, honako hau: Internet-en gune bat sortuko bagenu gure asmoak adierazteko, gure (euskara erabiltzaileon) indarra erakusteko, bisibleak (ikusgarriak) garela frogatzeko, orduan aintzat hartuko gintuzkete. Bien bitartean, orain arte bezala jarraituko dugu: "arratsalde on denoi, el tema de hoy trata (....) y aquí termino mi exposción, eskerrik asko denoi". Ulertzen duzue, ezta! Ba hori: Gracias a todos.

Etiquetas: ,

1 Comentarios:

Blogger E.Gorospe dijo...

Nik PNVn zer egitern dudan jakiteak ez du axola. Alderdi bateko afiliatua izatea laugarren edo bosgarren mailan dago nire lehentasunetan. Gaur banago; bihar ez, behar bada.

Goian aditzera ema ditudanekin nire artega besterik ez dut adierazi nahi izan euskarak PNVn duen presentzia murritzaren aurrean. Hori dela-eta, proposamen bat besterik ez nuen egin nahi: sor dezagun gune bat sarean euskara erabiltzeko, euskaraz gairik garranzizkoenak jorratzeko, euskarari maila emateko. Inori ez zaio okurritu ezer esatea horretaz. Inori. Behar bada ez du merezi euskaraz idaztea PNVn. Behar bada alderdi jeltzaleak euskararen aldeko diskurtso hutsalari utzi egin beharko lioke eta gaztelania hartu hizkuntza nazionaltzat.

Eta zuk galdetzen didazu ia zer egiten dudan PNVn. Hartuko dut gaia beste egunen baterako.

14 febrero, 2007 04:57  

Publicar un comentario

<< Home