Ipar Euskal Herria: Konstituzioari BAI ala EZ?
Jarraitu EZ-aren aldekoek ere berdin argudiatu dute "Erreferendum deitutako horrek (...) liberalismoa instituzionalizatzen baitu" dio Mirentxo Lako Ezezkoaren Aldeko Ekimeneko kideak, eta hizkuntza minorizatuak ezeztatzen dituela ere badioen moduan. Lako andreak, Imazek ez bezala, euskaraz landu du diskurtsoa. Deigarriena, hala ere, PNV/UDF eskutik ikustea egin zait. Bagenekien Europako Alderdi Demokratikoan elkar topo egiten dutela, baina hortik ekitaldi bateratuak egitera badago aldea. Ez deritzot gaizki; izan ere, PNVk zerbait bilatu beharra dauka Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako hutsuneak betetzeko. Zergatik ez du ekitaldi bateraturik egiten CDNrekin Nafarroan? Azkeneko hauek norbaiten bila ari dira bizirik jarraitu ahal izateko. Imagina ezazue: PNV/UDF/CDN koalizioa. Mugak hautsi behar badira, alderdi horien artekoak ere hautsi daitezke. Zergatik ez? |
0 Comentarios:
Publicar un comentario
<< Home