Liverpool eta Morientes espainola
Hamar minutu Europako futbot finala amaitu dela. Liverpoolek irabazi du eta izugarri poztu naiz; areago, penaltiak ezin izan ditut ikusi, urduri jarri naizelako.
Amaieran denak txoratzen, denak saltoka. Talde anitza da: frantsesak, txekiarrak, euskaldunak, espainiarrak. Bandera bakar egon da: Espainiakoa. Gainerakoek ez dute ikusi, inolaz ere, euren bandera agertarazteko premiarik. Morientesek bai, hark erakutsi behar izan du espainiarra dela. Hor izan dira gureak ere: Alonso, Aiestaran eta Otxotorena; beste guztiei bezala ez zaie iruditu ezer erakutsi behar zutenik une horretan. |
0 Comentarios:
Publicar un comentario
<< Home