Otegi: "EHAK Mahaitik kanpo uztea PNVren mendekua izan da."



Horrela hitz egin du EHAKko bozero ezkutuak. Eta PNVk baitetsi egin du adierazpen hori, Atutxari betoa jartzeagatik izan dela esanaz. Nabajerismo hori, alde batetik zein bestetik, nahiko nazkantea egiten zait. Ez naiz inoren alde jarriko, afiliazio atxikimendu jakina dudan arren.

Esan beharrik ez dago, ustez behintzat, une erabakiorrak bizi ditzakegula; aspaldiko partez garrantzitsuenak. Ez dago jokoan bakea bakarrik -eta ez da gutxi-, alderdi politikoen etorkizuna baizik. Orain artean dena desitxuratu du ETAk, baina desagertzen bada denak hartuko du beste kolore bat. Guzti honen ostean euskal gizartearen lidergoa nork eskuratuko duen dago jokoan, mauka erakargarriegia borrokatu gabe alde egiten uzteko.

Baina alderdiek herritarren bozak jaso dituzte euren izenean gobernatzeko. Nik argi diñot, eta nire moduan milakak, egun hauetan Legebiltzarrean ikusitakoak ez nauela ni ordezkatzen. Alda ditzagun, bada, formak behingoz.