¿Vive la France?


Pirinio hegoaldean egin zen erreferendumari ez nion gehiegirik erreparatu. Hortaz, Iparraldekoa ez naizenez, are gutxiago Frantzian egindakoari. Badirudi, ordea, EZetzak bazter guztiak arrotu dituela, eta Holandan beste horrenbeste jazotzen bada, dena hankaz gora ere jar daitekeela.

Batzuk izugarri poztu dira hangoaz; beste batzuk, baina, saminduta ere badabiltza. Niri, egia esan, bost axola. Gauza zenbaitetan ematen du Konstituzio hori txarra dela (hizkuntza, ultraliberala, ..), eta beste batzuetan ona (europearren batasuna, beste lurralde batzuen aurrean indartsu agertzea). Baina nori axola dio benetan? Herritar xumeak beldur gehiago dio Txinatik datozen berriei, atzerritik txakur txiki biren trukean lan egitera datozenei eta hamabost urte barru, jubilatzen denean, pentsioa kobratu ahal izateari.

Europak asko emango digu agian, baina nik ez dut sentsazio hori, ez eta kontrakoa ere. Horrexegatik, seguruenik, gure lanean inortxok ere ez du aipatu Frantziako EZetzaren garaipena, aurrekoan Espainiako BAIetzarena aipatu ez zuen moduan. Nori axola dio Europak?