Osasuna, Miarritze; Miarritze, Osasuna!!!


Iritzi zaie eguna biei. Batzuek Espainiako kapitalean, besteek Frantziakoan. Madriletik eta Paristik mila ikurriña ikusi beharko dituzte halabeharrez. Milaka euskal "drapeau", milaka euskal "bandera". Tripak jan beharko ditu Sanzek. Geroz eta ageriagoa den egoeraz jabetu beharko dute Iparraldeko agente sozio-politiko frantziarrek.

Futbola hegoaldean eta errugbia iparraldean kirolaz gaindiko zer edo zer ere badira. Kirola bera, oro har, eta kirolariak, batik bat, pertsonaje zeharo esanguratsuak dira gure gizartean, "glamour"ez betetakoak. Haur, gazte eta heldu gehienek dituzte eurengan begiak jarrita. Euskaraz egiten duen kirolari batek mesede ikaragarria egiten dio gure hizkuntzari. Eta alderantziz, lepoa ematen badio: kaltea.

Gora Osasuna, gora Miarritze, gora Euskal Herria!!!