Oso ondo Egibar


textoalternativo

Eta Ezenarro, eta euskara erabili duzuen gainerako guztiak ere bai. Batik bat zu Joseba, besteak baino hurbilago sentitzen zaitudalako. Dena egin duzu euskaraz eta Euskadi Irratian horretaz galdetu dizutenean erantzun duzu euskarak prestigioa behar zuela, eta politikoek ere jardun behar zutela helburu horretan. Halaxe da, Joseba, bai jauna.

Aukera ere badudanez, ez dut alperrik galdu nahi: Ibarretxek gidatu duen Jaurlaritzak euskarari buruzko politika oso eskasa egin du azken lau urteotan, salbuespenak ere badauden arren. Zeregin horretan hor aritu izan direnak ez dute asmatu, nahiz eta, egia esanda, ezer gutxi egi dutela esan beharko genukeen. Euskararen erabilerak ez du aurrera egiten administrazioan. Horregatik Joseba, zuk gaur erakutsi duzun jarrerak segida behar du sortuko den Jaurlaritzan. Zure esku balego (...).

1 Comentarios:

Anonymous Anónimo dijo...

Eta Ezenarrok ere oso ondo. Besteak beste, horregatik bozkatu nuen Aralar.

Egibarrena ezusteko polita izan da. 2. agerraldia ez dut ikusterik izan? hor ere dena egin al du euskaraz?

Eta bukatzeko, Unai Ziarretarena, lotsagarria. Hasieran euskaraz, eta gero, gainontzeko guztia españolez.

Gutxienez Larreina erdalduna kendu dute bozeramaile lanetatik...

22 junio, 2005 23:12  

Publicar un comentario

<< Home