Astiazaran, Realetik Madrilera


Realeko presidente ohi J.L. Astiazaran aspaldiko laguna dut. Orain Espainiako Liga Profesinaleko presidente egin dute. Aditza ondo erabilita dago kasu horretan, izan ere, Barcelanoko Laportarena izan baitzuen lehenengo abala eta Florentino Pérez guztiz ahaltsuak eskaini dio gehienbat bere eskua eta ahala.

Ernioko maldetan gora erabili genuen aurrekoan gaia eta, besteak beste, esaten zidaten, lehengo soldata bikoizteaz gain (milioi erdi eurotik gora urtero), asmo sendoa ere baduela Villar bilbotarraren lekua hartzeko ahal bezain laister. Dagoneko, lau urteko aginte-aldia du eskuetan munduko Ligarik boteretsuenaren gidari izateko.
Jarraitu

Galdetu ere egin nien nirekin zihoaztenei ia nolatan egin duten "Asti" presidente, jakina baita bere ideologia ez dela espainolista. Erantzun zidaten Laporta independentista eta Pérez espainolitaren arteko norbait jarri nahi zutela, bien arteko orekari eutsiko ziolakoan. Niri duela bi aste Astik berak esan zidana datorkit orain burura "Hi, Pitxi, Gora Euskadi Askatuta eta indenpendentista, gora Euzko Alderdi Jeltzalea" justu hitz horixekin. Hortaz, berak argi interpretatzen zuen Alderdi horrek halabeharrez behar zuela izan independentista eta berak bietatik ere bazuela zerbait, alegia, indenpendentistatik eta EAJzaletik.

Beste kontu bat da maila horretan mugitzen direnek ideologia jakinik duten edo ez aztertzea. Elitea osatzen duten horiek goruntz begira jaioa dira, eta hil ere halaxe hilko dira seguru asko. Ez hori bakarrik, nik uste guztiz direla beharrezkoak. Eta gutarikoak badira, askoz hobeto. "Gutariko" hori ez da murriztailea, zabala baino, euskaldun guztiak harrapatzen dituena, alegia.