Kresala eta sua


Ilargi betearekin itsasoa ere haserre dabilkigu. Olatuek bortitz jotzen dute hondarrean barrena. Helduenak eta eguzki-zaleak korrika batean erretiratzen diren bitartean, gazteenak lerro luze bat marraztu dute itsaso-ertzaren alde batetik bestera, olatuen zartadeei gorputz lerdenekin aurre egiteko. Ehundakak dira iluntzeko ordu epeletan hondartzaren goi-beheak betetzen dituzten gazteak..
Continuar

Bien bitartean Eskolapeko plazatxoan dozena bat herritar bildu dira Frantzia aldean hildako ustezko ETAkidearen alde agur-sua piztu eta bertan uzteko, joan-etorrian dabiltzatenek heriotzaren berri izan dezaten Irudi biak aurrez aurre.

Lasaitasun eta irrien alboan urduritasun eta sumina. Txanponaren bi irudiak, errealitatearen bi aurpegiak. "Herriak ez du barkatuko" dio suaren inguruan eskegi duten kartelak. "Hi, orain futbol partida, eta gero kaña bat eta porro bat" diote hondartzan dirautenek. Gaueko hamarrak baino lehen bazter eta txiringo berberak konpartituko dituzte normaltasun giroan, ezer gertatu ez bailitzan.