R. Jauregui: "Zapaterok erlazio leial baterako estrategia diseinatu du EAJrekin"


Jauregui
Aspalditik bizi da EAEtik kanpo, Madrilen. Lehen zekien euskara apurra ere ahaztu egin zaio, eta oraindik orain ere "gaur ere lehendakari ona nintzateke" dio. Argia aldizkariak elkarrizketa egin dio, non, gatazkaren irtenbiderako gakoez galdetzen diotenean, lau aipatzen baititu:

"Lehena, marko juridiko-politikoa: Estatutua eta Konstituzioa euskaldunen erabaki askearen ondorio dira. Zilegiak eta legitimoak dira biak. Marko hori erraztasunez aldatu eta molda daiteke. Hori bai, aldaketa eta moldaketok horretarako xedatutako arauen bitartez baino ezin litezke gauzatu.
Jarraitu

Bigarrena: bakea ezinbesteko baldintza da dialogo erreformista horrentzat. Abertzale ez direnen aurkako mehatxua ez baldin bada eteten, ez daude zerbaitez hitz egiteko behar diren baldintzak.

Hirugarrena: Euskadi nortasun xede anitzeko hiritarrak biltzen dituen erkidegoa da. Edozein akordiok adostasun maila zabala izan behar du. Politikak zeharkakoa izan behar du eta demokrazia euskalduna, nahitaez, konsoziatiboa izango da.

Laugarrena: guztiok onartu behar dugu Euskadiren xede politikoak, askatasunez eta bakean, gehiengo handien babesarekin, dagokion lekua bilatu behar duela ordena estatutario eta konstituzionalean.


Elkarrizketa osoa hemen