Egibar: "Alderdi Sozialistarekin ez dela egongo akordio instituzionalik sakoneko akordiorik ez baldin badago"
![]() "Eta gero, ikusiz gure proiektu politikoa zein oinarrien baitan eraikitzen den, helburu horietako bat abertzaleen arteko elkarlana gauzatzea da, estrategia nazional baten eskutik. Horretarako, guk hiru oinarri ditugu idatzita: bat, indarkeriarik gabe eta bide demokratiko eta politikoak bultzatuz izan behar duela, indarkeriaren adierazpen guztiei aurre eginez; bigarren oinarria gizartearen aniztasuna errespetatzea da, eta gero hiru esparruak Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Iparraldea tokian tokiko estrategiekin estrategia komun batera eramatea." "(...)une honetan, PSOEren B plan hori dago. Gasteizen, Araban eta zenbait instituzioetan EAJri zenbait eskaintza eginez arreta desbideratu nahian." "(...) gauza bat da PSOE, eta beste bat da PSE-EEk esku artean daukana. PSE-EEk arantza oraindik barruan dauka, eta ahal dutena egingo dute Ibarretxeri bizitza politikoa eragozteko eta ahalik eta oztopo gehien jartzeko." "(...) alderdi barruan argi daukagu, eta lehendakariak hori argi esaten du, Alderdi Sozialistarekin ez dela egongo akordio instituzionalik sakoneko akordiorik ez baldin badago. Bestela, hor indarra hartzen du sozialisten B plan horrek: «Hau konpontzea ezinezkoa da. Beraz, bitartean, estatutua egokitu dezagun». Elkarrizketa guztia hemen irakurri. |
0 Comentarios:
<< Home