Klimatologoen ehiza AEBetan
![]() Joe Barton da ikerketaren bultzatzailea. Kongresuko Energia eta Merkataritza Batzordeko presidentea da Barton. Texaskoa da eta lotura estuak ditu petrolio konpainiekin. Klima aldaketaren aurkako lege ororen aurka agertu da azken 11 urteotan, batzordeko presidentziatik. Eskutitz bana bidali die Bartonek hiru zientzialariri: Michael Mann Pennsylvaniako unibertsitate publikoko ikertzaileari, Massachusettsko Unibertsitateko Raymond Bradleyri eta Arizonako Unibertsitateko Malcolm Hughesi. Gutunean, ibilbide profesionala hasi zutenetik eginiko lan guztien berri emateko agintzen diete zientzialarioi, jasotako diru laguntza ororen eta datuak biltzeko izan dituzten prozeduren berri tartean. Bartonen batzordeak datuak ikusi nahi dituela esan du, zientzialarion «lanaren egiatasuna aztertzeko» Kongresuak datuotan oinarrituta erabakiak hartu aurretik. Informazio gehiago Berrian. |
0 Comentarios:
Publicar un comentario
<< Home