Zu ere bai Armstrong?


Ni ere bat nator L’Equipe egunkariak orain argitara emandako informazioa ankerkeri hutsa dela esaten dutenekin. Sei urte eta gero: hau. Ez da zuzena, ez eta giza-legekoa ere. Batez ere iparramerikarrak ez duelako defendatzeko aukerarik. “Ni ez naiz drogatu” aldarrikatzea besterik ez zaio gelditzen.

Nik nahiko nukeen Armstrong karreran bertan harrapatu izan balute. Nik ere ez nion miresmen gehiegirik. Nahiko antipatikoa egiten zitzaidan. Horregatik zirraragarria egingo zitzaidakeen iazko Tourrean edo aurrekoan harrapatu izan balute. Ez karrerak amaitu eta gero.
Continuar

Armstrong-en jarrerarik lotsagabeena ez da izan bere nagusitasun paregabea. Frantziako Tourra berak nahita utzi du, beste bi ere irabaz zitzakeenean, eta hori harropuzkeri nazkantea da. Merckx-en lekua Theventek hartu zuen; honena gero Hinault-ek; hau Fignon-ek bota zuen. Gero etorri ziren Lemond eta Indurain, eta bitartean Ocaña, Van Impe, Zoetemelk, Roche, Delgado, Rïss, Ullrich eta Pantani. Baina inor ez zen, aurten arte, bere kapritxoz erretiratu. Armstrong bai. Berak gura duelako joan da. Inortxoak ere ez du gailendu.

Armstrongek zaleak baino arerioak gehiago izan ditu. Ezin uka. Minbizia gaindituko zuen bai; baina batez ere erabili egin du, bere ospea landu eta sakelak betetzeko. Harrigarria da gizon honena: dena izan du alde ziklismoan zleen gogoan ikur modura gelditzeko. Zikinduta bezala alde egin du, ostera. Eta orain L’Equipek emandakoinformazio honek guztiz hondatuko du. Bata eta bestea aterako dira bere alde, esanaz orain ezin dela hori egin. Ez dute lortuko, ordea, duda-sare hori bere gainetik ezabatzea.

Asko sentitzen dut, Armstrong, oraingoa. Nik askoz gehiago nahi izango nukeen karreran bertan harrapatu bazintuzten. Ez orain.