Bihar arte, behintzat, Egaña txapeldun


Andoni Egaña da gaurko txapelduna. 13.000 ikuslek gainezka beteko dute Barakaldoko BEC erakustazoka, nor baino nor zortzi bertsolari aurrez aurre ikusi eta entzuteko. Sarrerak aspalditik daude agortuta. Ikusmin ikaragarria sortu du oraingoan ere txapelketak. Finalistak Iturriaga, Elortza, Egaña, Lujanbio, Colina, Arzallus, Mendiluze eta Maia izango dira. Noren alde egiten duzue apostua?

3 Comentarios:

Anonymous Anónimo dijo...

Acordarrementeriaren alde, noren alde bestela?

16 diciembre, 2005 23:23  
Anonymous Anónimo dijo...

Izaro, neu ere Acordarrementeriaren aldekoa izan nauk, duda izpirik gabe, baina hola, derrepentean, desagertu egin duk goiko zerrenda honetatik. Holangorik!

Besteen artean, etzekiat ba, Maia diat ezaguna, pare bat juerga onak egin baiditiaguk hemen Biturien. Igor Elortzaren neska lagun Leirek ere nirekin egiten dik lan, eta pozez txoratzen ikusiko nahiko nikek astelehenean.

Hala eta guztiz be, oraindiño zerrenda horretan jarraitzen duen Egaña eskarmentu handidunak izango dik patxadarik handiena, eta hor nunbait izango dek emaitza, ez badek Iturriagari dena jenio-zainetik ateratzen zaiola. Egaña ere Bituriko bere periploan ezagutu nian Bigurirekin-eta. Tipo jatorra benetan. Aunke, egian esan behar badiat, poto bat edo beste propio egin beharko lizkikek.

17 diciembre, 2005 08:44  
Anonymous Anónimo dijo...

Egaña barriro be... makinie dok gixon hori! Unai be itzel ibili zuan, lastimea; hain hur ikusita, gogoak edo sakatuta, irabaziko ebala be sinistu nauen.
Hurrengoan akaso.

19 diciembre, 2005 22:30  

Publicar un comentario

<< Home