Nahikoa al dek, Andoni?


Lau txapel asko dituk, Andoni; areago lau urterik behin izaten badituk txapelketak. Hamasei urteko txapela astuna ere bihurtuko zaik, gizon. Nik neuk gehiago nahiko nikek besteren batek hartuko balu hurrengoa, ez hik mereziko ez dualako, beste batzuen burua ere ondo apainduko lukeelako baino. Horrek esan nahiko likek hurrengoan ez hukeela parterik hartu behar edo, hartzekotan, poto pare bat egin beharko hintuzkeela propio. Etzekiat ba hori zilegizkoa den ere. Damu ikaragarri diat Franco ohean hil izanaz, edo Amstrongek berak nahita bizikleta utzi izanaz, inortxok ere garaitu barik. Bestalde, Andoni, Arzallusek eta Iturriagak egun horretan falta ziren presoak izan zizkiaten gogoan; hiri ere falta zitzaian ausardia puntu bat ETAk hildakoak kontuan hartzeko hire agurrean. Pena izan huan. Zorionak, Andoni, onena haiz!

1 Comentarios:

Blogger E.Gorospe "Biturie" dijo...

Badiat esplikazio bat eman beharra; alegia, pasa den asteko Larrun pentsamendu aldizkarian nahiko argi utxi huan hire azken txapelketan hengoala: "Zer egitera aterako zara finalean?

- Hau izango dut azken txapelketa, ondo bidez"

Argi dago, orduan, hire azken txapelketa izan duala.

20 diciembre, 2005 15:16  

Publicar un comentario

<< Home