Retegi ala Larrazabal Eusko Ikaskuntzako buru?


Gaur aukeratuko dute Donostiako Miramar jauregian hurrengo hiru urteetan Eusko Ikaskuntzako buru izango dena. Hautagaiak bi dira: gaur egun buru den Retegi edo Larrazabal EHUko katedraduna. 1918an sortu Oñatian sortutako Eusko Ikaskuntza da Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Lapurdin, Nafarroan, Nafarroa Beherean eta Zuberoan izaera ofiziala duen diziplina anitzeko zientzia erakunde bakarra.