Maragallek euskara gogoan


El diari del president: Orainak eraikitzeko hausnartu beharra.

Geroa itxaropen bat baino zerbait gehiago da, etorkizuna da, gure gizarte-prozesuaren eragilea. Baina ez zaigu besterik gabe heltzen, eguneroko jardunaz eraiki behar dugu. Horrela hasi zuen joan zen astean bere bloga Pasqual Maragallek.

Katalanez idazten du, baina blogeko lehen mezuan espainola, galegoa eta euskara ere, erabili zituen.

Ez dago askorik gehitu beharrik. Gure herriko politikari askok berak erakutsi duen sentsibilitatearen laurdena izango balute...