Euskararen Nazioarteko Eguna


Txapela blogetik hartuta.

"Euskararen nazioarteko eguna egun bat da, beste bat. Nire ustez egun hau behar dugu, baina egun hau egunero egin behar dugu euskaldun guztiok. Aitorren hizkuntz zaharra erabili behar dugu, beste herri batzuek euskara inoiz hitz egingo ez dutelako. Eguneroko lana da, eguneroko maitasuna eta ez egun batekoa. Edo zuek zuen laztanei esan diezue maite dituzuela urtean behin ??? Ba, geuk maitatzen baldin badugu gure hizkuntza egunero erakutsi behar diogu berari zenbat maite dugun."