Zein zaharrak garan!


Guzak zahartzen omen dira, ez pertsonak. Kontsolamendu eskasa da, eskasegia. Atzo goizean Madrileko digital batek honela zioen: "Preocupa en el PNV que el partido se esté quedando “viejo”: no existe relevo generacional en las bases pero, sobre todo, en los dirigentes". Beno, beno! esan diot neure buruari,...

... beste batzuen batez bestekoa ere ez da izango hogei urtekoa. Atzo arratsaldeko manifestazioaren irudiak ikusi ditudanean telebistaz, argi izan dut errealitateari ezin zaiola ez-ikusiarena egin. Onartu egin behar da gizarte nahiko zahartuan bizi garela, eta EAJ nahiko alderdi zaharkitua dela. Badakit, bai, deia EAk, EBk ea Aralarek ere egin zutela, baina hango gehienak jeltzaleak ziren.

Horrek, berez, ez luke arazo izan beharko, esan nahi baitu urte gehiago bizi direla gure zaharrak, eta guk ere laurogeitik gora urte hartuko ditugula normal antzera. Arazoa da gizartearen gazteria beste sektore batzuk osatzen dutela konturatzen zarenean, guri atxikimendurik ez diguten pertsona-multzoak. Hor sartzen ditut, batik bat, etorkinak eta gazte-talde pasotak. Berriro ere aipatu behar dut Erlantz Urtasun, berak honako hau idatzi baitzuen NaBai koalizioa osatzen duen giza-taldeaz: "Soziologikoki ez dira gazteenak, 35-50 urtekoen artean dute indarrik sendoena, gehienek 1965-85 artea shock sakona jasan zuten, euskal jatorri handia, seme-alaba guti, (...)"

Eta gure ostean zer, nor? Oso gutxi erreparatzen diogu gaiari, gutxiegi. Euskal jatorriko jendea zahartu ahala desagertu ere egingo da. Gure umeekin ez badugu bermatzen errelebo generazionala, kanpokoenekin saiatu beharko dugu. Onartzen dut hala beharko duela izan. Onartzen dugu, halaber, gure geroa euren (etorkinen) nahien, erlijio-joeren, hizkuntzen eta ohituren arabera moldatuko dela? Hara hor gakoa. Gure artean behar ditugu; gure lan zikinak egiteko eta gure ipurdiak garbitzeko, guk ezin dugunean. Gu bezalakoak nahi ditugu, ordea, eta ez eurek nahi duten modukoak. Jarrera horrek ez du etorkizunik. Munduan zehar izan diren beste zibilizazioen porrotari begiratu besterik ez dago.

Atzo Bilbon 45.000 egon zirela diote. Euretatik 40.000 60 urtetik gorakoak izango ziren. Ez dut beltz bakar bat ikusi euren artean, ez eta hegoamerikar bat. Horiek ez dituzte aintzat hartzen euskal erakundeak, ez dute aitortzen lehendakariaren errola. Normala ere bada, hemen gure alderdiek ez baitute ia ardurarik jartzen eurengan; eta, jartzekotan, PPkoak eurak ere gu baino prestuago daude lur oparo hori lantzeko, batik bat hegoamerikarrena. Gu lozorroan gaude. Noiz arte?

Etiquetas: