Egibarrek esan du: "....-z gero", eta ez "baldin eta.."


Harrituxe gelditu naiz duela egun batzuk GBBko buru Joseba Egibarrek egindako deklarazio batzuez norbatzuek esandakoaz, batik bat Vocento taldeko egunkariek. Tonia Etxarri El Correoko artikulu egile egunerokoak, datuak txarto emateaz gain (2005eko urrian Ponentzia Politikoa onartu zela idatzi zuen), eman zuen aditzxera Egibarrek ia-ia ultimatuma bidali ziola Imazi, kazetariaren ustez GBBko buruak nahitaezkotzat jotzen baitzuen Ponentziaren ildo estrategikoak hitzartzea. Eta atzoko Garan Maite Soroak puntu egokia jarri zion gaiari, idatzi baitzuen duela lau urte jazotakoa ere hor dagoela lekzio modura, izan ere, orduan ez zuen axola nork gidako zuen Alderdia, eta hala burutu zen Ponentzia Politikoa, gero suertatuko zen lehiari erreparatu gabe. Gertatu zen, ordea, Ponentzia ez zela baliagarria Alderdia gidatzea egokitu zitzaionarentzat.

Vocentokoek esan dute, halaber, Egibarrek Ibarretxeren gain jarri duela epe laburreko itxaropena, baita epe ertainekoa ere. Ez zaie hori gustokoa izan Ares eta sozialistei, Ibarretxe egurtzen hainbeste urte eman eta gero. Lehendakariari dagokionez bada nobedade bat azken garai honetan, alegia, ezker abertzale ofizialtzat ezagutzen den horrek ez diola lehen beste egur ematen. Eskertzekoa ere bada, batik bat kontuan hartzen badugu lehendakariak bereak eta beste batzuen indarrak beharko dituela pilatu irailean zerbait tajuzkoa garatu nahi badu kontsultaren inguruan.

Alderdiaren Ponentzia garrantzizkoa da izan, baina funsean balio duena kapitulu bat da, ez gehiago. Gehiena errepikatu egiten da. Hortaz, egun hauetan Ponentzia lantzen dihardutenek ez dute puntuz puntu gzutia hamar aldiz begiratu beharko, kuestio estrategikoak lau orritan egongo baitira finkatuta: zein politika egin eta nortzuekin hurrengo lau urteetan. Hori da oinarrizkoa, eta horretan ez da nahikoa izaten ildo eta pentsaera bakarreko begiak aritzea. Pentsatu gura dut alde batekoak eta bestekoak ariko direla elkar-lanean; jazoko baita, ostera, bostehun bider irakurrita ere begi bakar batzuek ezingo dutela antzeman beste batzuek irakurketa bakarrarekin ikusiko dutena.

Nork gidatuko duen ez omen da funtsezkoa. Agian ez. Behar bada bai. Datozen lau urteak erabakigarriak izango dira Alderdiarentzat eta Euskal Herriarentzat. Badakit kontu berarekin ari garela azken hamabost urteokaz. Hala da. Joseba berak esan du berak ezer ez dakiela baina denetik entzuten duela ustez geldituta beharko lukeen Bake eta Normalizazio prozesuez. Ez zuen ezer adierazi eta, aldi berean, asko. Beste batzuk diote, gainera, Nafarroakoa bertan izango den borrokoaren lehen bataila besterik ez dela izan, eta hurren urtebete baino lehen izango dela. Gaur bertan irakurri diot El Pais egunkarian Imazi berandu baino lehen heldu beharko diogula berriro prozesuari. Zerbait jakingo du Josu Jonek.

Etiquetas:

1 Comentarios:

Blogger mendi dijo...

Denok dakigu eta dakite zertan dan asuntoa. Nahikoa da ikustea zer gertatu den Nafarroan, hemen zer al dan gertutu irudikatzeko.

Izan ere, nire ustez hau dana ez da errepikapen kutre bat baino. besterik ez.

Ez al genuen ba ikusi juxtu gauza berdin berdinak lehen ere. Zein Nafarroakoa zein alderdien aginte gerra.

Pixka bat kutrea ere, ze orain dala pilo bat urte dena izkutuan gelditu zen eta beldurra oraindik jabea zen gure kaleetan eta batetik urrengora pasatzen ginen. Gasteizko martxoaren 3tik Montejurrara eta 1978ko Sanferminetatik urrengo astakeriarano.

Denok dakigu ze gertatu zen, naiz EAJean edo PSEn (PSN barne.)

12 agosto, 2007 22:23  

Publicar un comentario

<< Home