Abenduaren 29a: Euskal Herria/Euskadi


Nolako erraztasuna dugun hika mika antzuak sortzeko. Euzkadi edo Euskadi omen da futboleko euskal selekzioaren izena, eta ez Euskal Herria. EAJren inguruan piztu da, batik bat, polemika, nork eta zergatik ez dakigula. "Sabino Aranaren jarraitzaile sutsuek atera omen dute kalera liskarra", diote bazuek; “Batasunaren eta ETAren atzetik itsu-itsuan ibiltzea eta euskaldunen aberria Euzkadi da historikoa eta politikoa batzertzea” dela diote besteek. Kalapita hau lekuz kanpo dago historiaren, hizkuntzaren eta sozio-politikaren ikuspegitik. Errealitatetik at. Euskal Herria izendapena ez da Batasunaren edo ezker abertzalearen jabetzakoa. Nirea ere bada, eta ni EAJkoa naiz.

Txikia nintzela, artean Euskadi edo Euzkadi zer ziren ere ez genekiela, ni euskalduna nintzen, Euskal Herriko euskalduna. Argi geneukan nortzuk ziren gureak: guk bezala hitz egiten zutenak, hori non gertatzen zen, Frantzian edo Espainian, axola ez zuela. Ondo diot Frantzia edo Espainia aipatzean, lurraldetasunaren erreibindikazioa sozializatzea geroago iritsi baitzen herrira. Gu ez ginen Euskadikoak, Euskal Herrikoak baino. Bilbotik herrira zetozen erdaldunak arrotzak ziren, eta inguruko azken pagadiak moztera Nafarroatik etorritakoak euskaldunak. Gero, Francoren heriotza aurretik eta, batez ere, geroztik hasi ginen “Gora Euskadi” eta “Nafarroa Euskadi da” ohiukatzen. Kontzientzia nazionala ordauntxe hasi zen ernatzen gure baitan.

Egia da Sz edo Zz idatzita ikusten genuela Euszkadi, baina ez genekien ondo zergatik. Ondo ez genekien moduan zertan bereizten zen sozialismoa eta liberazio soziala, edo independentzia eta liberazio nazionala. Adituek baietz esaten ziguten, bereizten zirela, baina gu ez ginen horren sakonera iristen. Apurka apurka sartu ginen gaian, eta zenbait zalantzaren erantzunak jaso ere bai. Orduan ikasi genuen Sabino Arana zela Euskal Aberriaren aita, eta berak sortua zela Euzkadi izendapena, zeinak lurralde jakin bat, euskal lurraldea, hartzen baitzuen.

Historia kontingentea da. Ez da leuna, gora-beheratsua baizik. Azken 30 urteotan egin dugun hankasartzerik latzena Nafarroa Euskadiren partetzat hartzea izan da. Hasiera batean, Franco hil ondorengo lehen urteetan balio zezakeen, baina gerora indar nafar-espainolistak ondo baliatu ziren (eta dira) horretaz gure kontrako propaganda egiteko eta, bide batez, Nafarroaren espainiartasuna erreibindikatzeko. Aurrea hartu digute, duda barik. Jokaera baldar horren ondorioak ez dira izango epe laburrean gainditzekoak, are gutxiago besteok euren zoramen pistoleroarekin jarraitzen badute. Bai, historia oso da kontingentea. 30 urte ez dira enbalde igaro eta eragina izan dute nafarren pentsamodean, eta nola eragin! Gaur egun Euskadi oso eremu geografiko zehatza izendatzeko gelditu da, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoa izendatzeko, eta ez lurralde eremu zabalagoa. Berdin Euzkadi.

Aurrekoan El Correok honelako titularra zekarren: "Malestar en el PNV al pasar a denominarse Euskal Herria la selección de Euskadi". Eta testuan: "La dirección del PNV ha recibido con profundo malestar el cambio de nombre que ha sufrido la selección vasca de fútbol". Nik ez dut nire inguruan inor negar zotinka ikusi, ez eta hartutako erabaki kritikatzen ere. Nortzuk dira PNVko buru horiek? Ez ote gertatuko Vocentokoek berriro ere mokoka ikusi gura gaituztela?

Egia ukaezina da Iñigo Urkulluk Euzkdi izendapenaren aldeko joera hartu zuela bere diskurtsoan (EBBko buru egin zutenekoan), behin baino ez baitzuen aipatu Euskal Herria. Horrenbestean egia da, halaber, 2007ko Ponentzia Politiko onartu berrian Euskal Herriak bere lekua duela, hain justu ere Soberaniaz, Lurraldetasunaz eta Kontzientzia Nazionalaz aritzen denean, ondo bereiztuz Euzkadi eta Euskal Herria: "Por lo tanto, el elemento fundamental es la extensión y afirmación de la conciencia nacional, de Euzkadi en el conjunto de los ciudadanos de Euskal Herria". Alegia, Euzkadi kontzientzia nazional jakin bat dutenei aplikatzen die, eta Ebrotik Adurrera arte bizi den herritar multzoari Euskal Herria. Ez luzatzearren aipatu gabe utziko ditut hemen indarrean dagoen Gernikako Estatutua, Estatutu Politiko Berria eta bi izendapen horietaz historiak erakutsi diguna.

Abertzalea izan behar al da Euskal Selekzioan jokatzeko? Ni ezetzean nago. Hala bada, Euzkadi sentitzen duten eta sentitzen ez duten euskal herritarrek osatzen dute Euskal Herria.

11 Comentarios:

Blogger .Indarkide. dijo...

Zergatik polemika hori?

Nola hartu da erabakia? Nork hartu du? Zergatik hartu du? Nor da Dobaran, edo nor da Tiko, erabaki hori artzeko? Hemen dago polemika nagusia, ez izenean.

Beste aldetik, ez el da Dobaran EUSKADIKO Futbol Federazioaren lehendakaria? Ala Euskal Herrikoa? Ez dabil Euzkadi, edo Euskadi, 70 urte mundutik jolasten?

Eukal Herria aberri moduz, ETAk eta Bastasunak bultzatu dute.

18 diciembre, 2007 10:49  
Blogger Unknown dijo...

Neu eta neure familia etxian geratuko gara.
Gaurtik aurrera, "EH" izango da hatxebeko selekzioa (neuretzako).

Gora Euzkadi Askatuta!.

Eta faborez, irakurr Gko Estatuaren Art. 1.

19 diciembre, 2007 18:34  
Anonymous Anónimo dijo...

Hemen mugiarazi beharko gintuena gure selekzioen ofizialtasuna lortzea da, eta ez honelako eztabaidak, izenarekin gora eta behera.
Eztabaida horretan ez naiz sartuko, ez duelako ezertan laguntzen, baina argi dudana zera da: Indarkide eta Nieto edo Urkullu eta Anasagasti bezalako jendearekin ez dugula ofizialtasuna inoiz lortuko.

20 diciembre, 2007 13:12  
Blogger .Indarkide. dijo...

Noski, denok dakigunez moduan, Batasunak, ETAk eta bere mundua dira Euskal kultura eta herriaren alde gauzak lortzen duten bakarrak.

Haiek bultzatu zuten orain direla 70 urte mundutik zehar Euzkadik egin zuen tourra edo haiek lortu dute euskal etxeak zabaltzea mundutik.Adibidez.

Zertan laguntzen du orain izena aldatzea? Zertan laguntzen du izen berri bat jartzea 70 mundutik jolasten eta ofizialtasuna aldarrikatzen daraman selekzio bati? Ez al dakigu marketing basikoa?

Eta berriz ere esango dut, nor da Dobaran edo nortzuk dira jokalari lau edo bost horiek guztion izena erabakitzeko? Zuk hautatu dituzu? Nik ez, "herria" ere ez. Aldatzeko? Inposatzeko?

Beste aldetik, ez dauka zentzurik.
Euskal Herrian denok gara euskaldunok eta asko nahi dogu aberri bat sortu. Baina ez denok. Adibez, gaur egun nafartarrek ez dute nahi aberri bakar bat sortzea. Zer esan nahi du hau? Euskal Herritik kanpo geratuko direla? Ezinezkoa.
Aberria Euskadi edo Euzkadi da, Euskal Herria da hori, herria, errealitate kulturala.
Izan daiteke Euzkadi aberri burujabea izatea eta aldi berean Nafarroa, nafartarrek horrela erabakitzen badute, barruan ez egotea. Baina beti egongo dira Euskal Herri barruan.

Euskal Herria errealitate kulturala eta sozial da; Euzkadi (Euskadi) errealitate honen islapen politikoa.

20 diciembre, 2007 14:17  
Blogger Unknown dijo...

Bizkaitarra:

Zein da diferentzia papa en tenporak tartian. Osea, Euskal Herria izenatik ofizialtasuna agertuko da. Teoria kuriosa, benetan.

Euzkotarren aberria Euzkadi da.

20 diciembre, 2007 20:41  
Blogger Unknown dijo...

Ah, porzierto, neu ez noiala.

20 diciembre, 2007 20:43  
Anonymous Anónimo dijo...

Indarkide, hau esan duzu: "Euskal Herria errealitate kulturala eta sozial da; Euzkadi (Euskadi) errealitate honen islapen politikoa". Edo, "Eukal Herria aberri moduz, ETAk eta Bastasunak bultzatu dute".

Erantzuidazu mesedez: zenbat probintzia ditu zure aberriak? Euskadik zenbat probintzia ditu?

Eta noski, Sabinoren "ni ez noiala" Nietoa bezalako jarraitzaileekin sekula santan ez dago ofizialtasunik.

21 diciembre, 2007 08:53  
Blogger .Indarkide. dijo...

Euskadik ez ditu probintziarik, herrialdeak baizik.

Euzkadi (ala Euskadi), izango ditu bat, bi, hiru, lau, bost, sei edo zazpi herrialde. Nigaz, zazpi, baina hau ez dago nire eskuan, herrialde bakoitzeko euskaldunen eskuetan baizik.

Zure galdera, uste dut, Euskal Autonomia Erkidegoari buruz doala. Honek hiru ditu.
Baina Euskal Autonomia Erkidegoa ez da Euzkadi.

21 diciembre, 2007 20:32  
Blogger .Indarkide. dijo...

Ah!, zure azken hitzak nahiko barregarriak dira.

Ez duzu gogoratzen zer gertatu zen ihaz? Ez zuen ESAITek partidua boikoteatu?

22 diciembre, 2007 11:00  
Anonymous Anónimo dijo...

Berriro ere, el culo y las tenporas: Silogismo argia: "Neu ez noiala", ordun ofizialtasuna urrunago da. Baino jokalari de medio peloren kapritxutxua ezta ezer. Gora bihotzak!.
HBkin "ni a heredar" San Mamesera!.

23 diciembre, 2007 19:30  
Anonymous Anónimo dijo...

Ya hemos visto el "partidazo" de los de "Euskal Herria". No juegan ni a tabas. Es cierto que se pueden montar grandes "manis" ("jo-ta-ke irabazi arte").

¿Cuántos navarros jugaron?. ¿De qué equipos eran?. Y, ¿de Iparralde?.

La información publicada el viernes en "El País" y las declaraciones del descerebrado presidente de la Federación vasca de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa no animan al optimismo. A partir de ahora, no habrá muchos patrocinadores que se atrevan a confundir su marca con las orgías baturras.

Por cierto, jugó Tiko?.

En mi familia, todos navarros, siempre hemos sido de Euzkadi. Mi abuelo, además, jugador de Osasuna.

31 diciembre, 2007 11:44  

Publicar un comentario

<< Home