Exekutatu


ETAk aditzera emandakoa: “Enfrentamendu armatuan Raul Centeno eta Fernando Trapero Guardia Zibilaren talde berezietako kideak exekutatu izana.” Ez diet nik gure gudariñoei hizkuntzarako dohain berezirik aitortuko. Bakoitzak bereak ditu, eta ETAkoek tiro egitean dira maisuak, eta maistrak. Tiro aurrez edo atzez? Asko izan dira zalantzatan Capbretongo ekintza interpretatzerakoan. ETAk berak argitu du: “exekutatukoak izan dira”. Harluxet hiztegiak honela definitzen du exekutatu terminoa: “Heriotza-zigorra gauzatu, hiltzera zigortu dena hil. “ Francisco Francok (gudariñook ez zuten ezagutuko, seguru asko) Txiki eta Otaegirikin egin zuen bezalaxe, alegia, defentsarako aukerarik ez duena garbitu edo likidatu. Enfrentamendurik ez zen egon. Horretarako aurrez aurre egon behar da “frente a frente”. Ezin baina horrela izan batzuk atzez egon, eta besteak atzerik hara tiro egin badute. Nola liteke bost pertsona armaturen artean tiroketa egon eta talde bateko bi agente -entrenatuak- hilda suertatu eta besteak ezelango zauririk gabe ihes egitea? Eurek erantzun dute: exekutatu egin zituzten. A ze nazka!