Erabakiko dugu, bai


Torturatzen jarraitzen badute ere, erabakiko dugu. ETAk erailtzen jarraitzen badu ere, erabakiko dugu. Euskal Herriko aukera politiko zenbait legez kanpo uzten badituzte ere, erabakiko dugu. Herri honetako milaka lagunek euren bizkarra poliziaz zainduta bizi behar badute ere, erabakiko dugu. Herri bat garelako. Euskaldun, espainol, euskaldun-espainol, nafar-frantses, nafar zein frantses sentitu, denoi dagokigulako gure geroa erabakitzeko eskubidea. Gure geroa autonomian, konfederalismoan, independentzian edo Espainiaren eta Frantziaren barne garatzeko eskubidea exijitzen dugu. Helduak gara, ez adingabeak. Denok elkarrekin, edo bakoitza bere aldetik, EAEk, Nafarroak eta Iparraldek geure geroa erabakitzeko eskubidea behar eta nahi dugu. Euskal Herriko herritarrok martxan jartzen bagara, lortuko dugu; ziur iritsiko garela. Hori da aurtengo helmuga.