Ia-ia amaitu dira


Ez nuen jaiak zoriontzeko asmorik, ez eta gogorik ere. Hala egin dut. Geroz nazkanteagoak egiten zaizkit. Duela hilabete inguru nire umeek Gabonetako Arbola eta Jaiotza jartzeko eskatu zidaten. Ganbarara joan, hartu trastoak eta biak jarri genituen, ia egongela erdia okupatuz; hilabete luzez beste ezertarako ez den egongelaren erdia. Orduz geroztik ez dut uste ohartu ere egin direnik Zuhaitza hor dagoenaz. Aldizkariek, berrogeita hamar orritik gorako jostailu-aldizkariek bete izan dute -eta betetzen dute oraindik ere- gure haurren gogoa. Gaurkoz (urtarrilaren 3a) ametsik gehienak asetu dituzte. Olentzeroa izan zuten sendi batean Gabon Gauaz (…)

(…)Olentzero berriro ere Urte Zaharrarekin. Orain Erregeen garaia da. Etxeko bazter guztiak gainezka daude trastotzarrez, jostailu izenez ezagunagoak zaizkigunez. “Olentzero buru handia entedimenduz ….” inoizkorik gutxien entzun dut. Gainerako billanzikoak ere apenas. Ez meza, ez erlijio, ez hausnarketa ez ezer. Edadetuok jan, edan eta xahutu beti bezala. Horretarako ez dut inor zoriontzen. Ez du merezi. Ez da nire helburua.

Iaz astebete egin nuen elurretan familiarekin. Han igaro genituen Urte Zaharra eta Erregeak. Urte Berrian 09:00etarako elurretan ginen. Bezperan afaritxo berezia egin, kantatu eta goiz erretiratu ginen denok. Lo ondo egin eta gorputza astintzera. Egia da Pirinioetatik ere agertu zirela Erregeak, gaurko garraio-tramankulu berriekin leku guztietan agertzeko aukera baitaukate. Ez zen izan, ordea, nahiko arrazoi gauaz lorik ez egiteko. Esnatzerakoan zabaldu zituzten paketeak umeek, ilusioz jolastu eta elurretara berriro. Aurten jai-egun guztiak egin ditugu hemen, alde batetik bestera beti maletaz kargatuta. Edan asko, jan gehiago eta lo gutxi eta txarto.

Okerrena da ez duela bueltarik. Datorren urtean ere andrearekin borrokan egin beharko dut ia astetebe ateratzen dugun ihes egiteko. Lasai egon eta irakurketari aukera emateko. Mendi puntara igo eta eguzkira begira lasaitasuna sentitzeko, elurretan edo lehorretan.

Hala ere, asmoei lepo emanez, eta kalbarioa gainditutxe daukadan honetan, URTE BERRI ON!.