CDNko Pérez Nievas


Nafarroako Gobernuaren izenean ¬bertako Hezkuntza kontselaria baita¬ agertu zen Pérez Nievas CDNko ordezkaria Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan, euskararen arloan harremanak tinkotzeko. Nievasen jatorri politikoa azpimarratu gura dut, izan ere, horixe iruditu zait pasa den astean Azkaratek eta berak lortutako tentsio-baretzearen aztarnarik inportanteena. Alli txapeldunak sortu zuen CDN, UPNren jarrera zeharo muturrekoa zela irudituta. Kuestio pertsonalek izango zuten lekurik urruntzean. Denborak berriro ere bere jatorrira bihurtu izan du Alli, hala behartuta emaitza elektoral urriengatik. Beti iruditu izan zait, ordea, nafar horiek ¬CDNkoak¬ Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroaren arteko harremanak hestutzeko aproposenak direla, kontuan hartuta NABai-k eta ENAMek ordezkatzen dutena euskalzaletasunaren baitan kokatzen dugula. Ez dakit azken hamar urteotako lehen hurbiltze honek ekar lezakeen antzeko beste jarreraren bat politikaren arloan. Baina izatekotan, UPNko zati bereiztu horren bidez izan beharko luke, nahiz jakin ezer gutxi ordezkatzen dutela, egun, Nafarroako politikan.