Ekidistantzia inposiblea


EHUko irakasle Josi Basterretxearen artikulu bat Argian irakurrita hartu nion arrastoa gaiari: “Komisarietako tortura salatu behar da, berez. Salatu behar dira epaitegietako mozkorraldiak. (…) Eta salatu eta kondenatu behar dira ETArekin ados egon ala ez”. Hala zioen berak. Gai sakona eta punta ugarikoa da. Atzo bertan Bergarako Udaleko zinegotzi guztiek salatu zuten Epaitegien kontrako atentatua. ANVk ez. Susmoa dut gai honetan albo-karga gehiegi dagoela, alegia, ez zaiela alde guztiei neurri berean exijitzen. Ematen du norbaitek (ez naiz Apalategiz ari) biktimismoan oinarritutako ongiaren patrimonioa duela, eta besteek borreroaren gaizkiarena.




Lagun arteko ika mika urrutitik datorkie, hain zuzen ere, Volgako Batelariak blogean Olasagarrek 2005eko apirilean (bota du bai euria, ordutik) Konpromisoaz lana argitara eman zuenetik, non, beste kontu batzuen artean, zera baitzioen intelektualez, Edward Said idazlearen esandakoak errepikatuz: “Intelektualak izan beharko luke naizonalismo abertzalea, multzo pentsamendua eta klase zentzua, genero edo arraza pribilegioak zalantzan paratzen dituena. (…) Idazle konprometitu horrek bat egiten du konpromiso orokorrarekin eta kausa guztiekin: elkartasun unibertsala. Zeren izenean? Bera ere biktima denez uler dezake beste biktima batzuk sentitzen dutena …”. Horren aurrean euskal idazlearen jarrera jartzen du, zeinaren haritik Mikel Hernández Abaituak erantzuten dion: "Egia da euskal idazleak, orokorrean, gehiago ikusi izan duela ezker abertzalearen sufrimendua besteena baino. (...) Bi aldeetako biktimez aritzea ekidistantzia nazkagarria iruditzen zaio jende askori oraindik ere, baina hori esaten duten orok beren lubakira eraman nahi gaituzte".

Olasagarreren irudikotz, euskal idazleen konpromiso politikoaz ari dela “oso gutxitan esaten zaio irakurleari gure izenean biktimak eragin direla eta gure ondoan bizi direla. Ez, biktimatik biktimara erruki faltsu batez zipriztintzen da dena humanismo lauso eta orokor bateni zenean adierazten baitu”, eta ekidistantziaz ("zenbait punturen arteko distanzia berdintasuna") ari dela bi puntu horietarako adibide zehatzak jartzen ditu:
1.- ETAk eragindako guardia zibilen hilketa bat, eta
2.- 18/98 sumarioak jende errugabeari ekarri dizkion gartzela, isunak eta abar.

Olasagarrek ez du dudarik: "lazgarriagoa (...) itzulerarik ez duen neurrian lehendabizikoa iruditzen zait", nahiz eta onartu (Basterretxearen argumentuari helduz, bi fenomeno desberdinak direla "bata Estatutak eragin duelako, denok ordezkatzen gaituen zerbaitek; eta bestea, talde batek".

Gauzak bere onera bihurtzen ari direla iruditzen zait. Uste dut, gainera, duela hamabost urte zeukaten beldurra astinduta, herritarrek, era guztietako herritarrek, euren iritzia geroz askatasun gehiagoz ematen dutela, beldur gutxiagoz. Nik ezin dut tortura salatu eta, aldi berean, isildu erailketa bat, edo eraso pertsonal bat. Ezinezkoa da; batak bestea dakar. Areago, exijentzia zenbait leporatzen dizkiguten askok moral bikoitz ustela dute, ez baitiet kontrako ariketrik ikusten, alegia, Bergarako Epaitegiei jarritako leherkaria gaizki dago eta, beste kontsideraziorik gabe, hori salatu beharko lukete, nahiz aldi berean torturatu edo 14 pertsona errugabe kartzeleratu. Hori ez da horrela gertatzen, baina. Horregatik diñot albo-kargarena, izan ere, argudioak neurri berean balio beharko luke baterako zein besterako. Hala gertatzen da?

2 Comentarios:

Blogger mendi dijo...

Gauzak bere onera bihurtzen ari direla iruditzen zait. Uste dut, gainera, duela hamabost urte zeukaten beldurra astinduta, herritarrek, era guztietako herritarrek, euren iritzia geroz askatasun gehiagoz ematen dutela, beldur gutxiagoz.

Hori, zoritxarrez, gezurra da. Gaur egun bildurra edukitzerakoan, badakigu ze adierazpenak dauden penalizatuak eta espetxera eta familia osoren ruinara eramango digute.

Hori da gaurko egia. Inolako beldurrik gabe al duzu "kondenatu" baita ere ez beldur baita fiskalaren jomuga izanez beste adierazpenak egiten badituzu.

Eta beste gauza bat esatea gezur borobila da. Hemen pentsamentu bat debekatua dago, eta denok dakigu ondo asko zein den. Beste guztia, berriz, gezur borobila.

13 febrero, 2008 10:17  
Anonymous Anónimo dijo...

Pero cómo van a condenar!

Si para condenar tendrían que tener respeto a la vida de los demás y sólo lo tienen a la vida de los suyos.

Si para condenar tendrían que estar dotados de una ética, y desconocen por completo ese concepto.

1.000 muertos a sus espaldas y siguen tan frescos. Pero parece que ahora sus amigos pistoleros ya no tienen donde esconderse.

Si, gudaris, Europa os detesta!

http://votandosincomplejos.blogspot.com/

16 febrero, 2008 20:58  

Publicar un comentario

<< Home