"Acción armada"


Norbait erailtzeko arrazoiren behar omen da. Garak bilatu du berea: “ETA mata de varios tiros a un ex concejal del PSOE”. Ez da presidente ohi bat, ez eta sailburu ohi, edo zuzendari ohi, edo parlamentari ohi edo (…). Ez, askozaz kargu politiko xumeagoa izan zuen Arrasaten eraildako gizakumeak: zinegotzi ohi. Soldata eta lustrerik gabeko kargua, zeinaren ondorioz bizkarra zainduta izan behar baitzuen, zeinaren ondorioz eguneroko bizimodua guztiz bestelakotuta izan baitzuen, kalitatea eta patxada galduz. Hizkeraren perbertsio nazkantez “acción armada” deitzen dio editorialean atzoko fetxoriari. “Acción armada”, aurpegia behar da gero! Eta diskurtsoak betiko amaiera du: Loiolan gaizki egin zituzten etxeko lanak denek. Denek eurak izan ezik. Eta konponbideak irtenbide bakarra du, alegia, eurak markatutakoa: “(…)construir una nueva oportunidad que plasme los elementos resolutivos que lleven a Euskal Herria a un escenario de paz y democracia”. Nork finkatzen ditu elementuok? Nahikoa eta sobera da EAEko eta Nafarroako herritarren gehiengoak finkatzen baditu; eta horri dagokionez, enegarrengoz diñot behar bada ez dela derrigorrezkoa gatazkaren fase erabakitzailean ENAM sartuta egotea. Ikuspegi horretan, argi dago, ez nator bat alderdi abertzale zenbaitekin, ez eta nirearekin ere.

1 Comentarios:

Anonymous Anónimo dijo...

"enegarrengoz diñot behar bada ez dela derrigorrezkoa gatazkaren fase erabakitzailean ENAM sartuta egotea"

Ze gatazkaren fase erabakitzailean ez duzue ENAMa sartuta egotea behar?

09 marzo, 2008 00:44  

Publicar un comentario

<< Home