Cuando el vasquismo es pura fachada


Txepetxa

En el último pleno de política general, gure Patxi como ya es costumbre en él, empezó su discurso en euskera, ya se sabe: queda muy bonito y adecuado para la pose vasquista que les han recomendado sus expertos en marketing. Pues bien, tras más de 150 palabras que se engloban en 20 frases dijo: “...por eso quiero que mis primeras palabras sean de solidaridad con la familia de Luis Conde...”. Parece ser que no interioriza como palabras, como discurso, lo enunciado en euskera. Y por si alguien tiene dudas, aclarar que las palabras en euskera no eran introductorias para esta primera frase, bere lehenengo hitzetan agurraz gain, agortutako denboraren amaieran geundela esan zigun, politika berriak behar dituen aroan gaudela, euskal gizarteak lehendakariak egin ez omen duena behar du, euskal gizartea aldatzen ari zela esan zigun, lehendakariari atzera begira zegoela esan zion, identitate ezberdinen elkarbizitzaren beharra aldarrikatu zuen...hau da betikoa, baina dirudienez, berarentzat hauek ez ziren bere lehen hitzak izan.

11 Comentarios:

Anonymous Anónimo dijo...

Egi santua baina, euskal instituzioetako zenbat agintarik egiten dute berdin? Hau da, lehen hitzak euskaraz, ondo edo geratzeko, eta gero «benetako» hitzaldia, mamia duena, Teleberrian agertuko dena, gazteleraz.
Zein hizkuntzatan eman zuen Urkulluk Ibarretxeren aukerarketaren berri igandean?
Seguru denoi okurrituko zaigula halako hamaika adibide, eta ez dira PSEkoak izango.

29 septiembre, 2008 20:10  
Anonymous Anónimo dijo...

Hola,

bai, hala da zoritxarrez. Hori PSEn ez ezik PNVn ere gertatzen da. Ahalegin haundiagoa egin du Lopezek PNVko askok baino.

Un saludo.

29 septiembre, 2008 20:13  
Anonymous Anónimo dijo...

Ahalegindu dala Lopezek zertan?,Musean jokatzen izango da.
Moxolo halakoa...etzekik ezkerreko eskua nun dauken ere gizajoak.

29 septiembre, 2008 21:24  
Anonymous Anónimo dijo...

Blog hau oso interesgarria da, irekia eta bizia.
Baina ERDALDUNA.
Nola ausartzen zara, Arabatik, Lopez erdaldunari erdaraz egiten duelako kontu hartzen... erdaraz eta zeure euskarazko iruzkinik oso nekez aurki daitekeelarik?
Horrela gaude gauden bezala, kanpoko eta bertoko erdaldunen menpean...
Osasuna eta pulamentua.

30 septiembre, 2008 10:16  
Anonymous Anónimo dijo...

Lasai denok. Jakin badakigu horrelako kasu asko daudela gure politikan, baina Patxik Lehendakari izan nahi du! Edo ez, agian Gobernuko delegatua baino ez du nahi izan eta horregatik lehenengo hitz batzuk euskaraz irakurtzearekin nahikoa du. Aizu, Sakanatik idazten duen horrek, GARA ere bai gehiengoa du erderaz, eta ez nuke nik esango bere irakurlego gehiena erdalduna denik...

30 septiembre, 2008 12:50  
Blogger mendi dijo...

Ze txorrada ari zarete denok. Ematen du ahaztu zaretela hemongo gehiengoak gaztelania hutsez ikasi genuela eskolan.

Askok eta askok eskolan ikasi genuen gaztelania (euskaraz ezta irakurtzen sikiera ere etziguten erakusten) eta hola bukatu genuen geure buruan gaztelaniak agintzen.

Horrek ez du zer ikusirik Bituek egin duen komentariorekin. Patixk irakurri zuela euskeraz baina ematen duela etzekiela zer irakurri zuen ere.

30 septiembre, 2008 14:02  
Blogger Andoni Erkiaga Agirre dijo...

Bat nator zurekin Mendi...post hau irakurri ondoren barkatuta daukazuz...txibatoak direla eta ez direla buruzko hitz iraingarriak.

Neretzat Txepetxak nahi zuena esan hori zen: Lopez´tar Patxik ez zekiela aurretik irakurritakoaren esanahia edo/eta ez zuela inportantzi hostirik ematen euskaraz esandakoari.

PD ni escuela nacional catolican hazitakoa naiz eta nere euskeran igartzen da...zori txarrez.

30 septiembre, 2008 17:17  
Blogger Unai dijo...

Oker ez banago, Ibarretxek Legebiltzarrean hitz egiten duenean askotan gauzak bitan esaten ditu, behin euskaraz eta beste behin gazteleraz.

Hori ere euskarari garrantzi pitorik ez ematea da. Eta euskaldunak aspertzea ere bai, gauza bera bi aldiz entzun behar dugulako...

30 septiembre, 2008 19:51  
Anonymous Anónimo dijo...

Ba, bai. Hortxe dago gakoa. Edo euskaldunentzat bakarrik hitz egiten dezu purista izanik edo praktikotazunaren mempean, erdaraz errepikatzen dezu.
Hori burura ekartzen dit, adibide bat. Pentsa dezagun, gu ingelez gutxi dakigunok, ingelez dagoan egunkari bat irakurri behar degunean, zer nolako arazoak eukitzen ditugun irakurtzeko. Zenbat aldiz, artu behar degu hiztegia, egunkaria irakurtzeko behar diren ainbezte hitz, ez dakizkigulako. Baina ordea, orri bakoitzaren aldamenean hiztegitxo bat balego, askoz errezago irakurriko genuke, eta ez zen tortura bat izango.
Hori bera, sufritzen dute, euskaldunberriak, berria egunkaria irakurtzerakoan. Gogorregia bihurtzen zaie. Baina ordea, hiztegitxo hori, edukiko balu, orduan egunkaria irakurtzea posible izango zaie.
Karo, asuntoa da, orduan, berria egunkaria ez lukeela euskaraz soilik idatzitako egunkaria izango, eta noski, garrantzitzua da oso, horrelako egunkaria edukitzea, naiz eta jende gutxiago irakurri. Baina egia da baita, obeagoa litekeela jende gehiago euskaraz idatzita dagoan egunkaria irakurtzea.
Orduan, ¿praktikotasuna edo purismoa?.

PD. Barka akatz mordoa, baina egia da gutxiegi idazten degula euskaraz.

01 octubre, 2008 11:24  
Blogger Andoni Erkiaga Agirre dijo...

Hemen duzue Lopez´tar Patxik eskaintzen dugun modeloa:

1.- Euskararen laguntzei eutsiko lieke PSEk, baina gaztelerari kalte egin gabe.


(Tranqui colegas, seguiré con las subvenciones entzun zioten esaten...)

2.- Lopezek aniztasunean oinarritzen den hizkuntza eredua sustatuko du hezkuntzan, baina euskaraz ikastea behartu gabe.

(Hombre, lo que no podemos, es obligar a que todo el mundo tenga que estudiar en vascuence...komentatzen zion Odoneri komunean pixa egiten zuten bitartean...)

3.- EITB eraberritzeko asmoa du «zerbitzu publiko demokratikoa» eskaintzeko.

(Ya me han dicho en la Moncloa que Javier Pons (TVEko zuzendria¿¿¿???) me arreglara esto de la vasca en un pispas...komentatu zuen kanape batekin eskutartean...)

Horrela dira gauzak !!!

03 octubre, 2008 07:24  
Anonymous Anónimo dijo...

Egun on, Maider eta beste.
Gararen irakurleak zer diren ez dakit.
Gara kazeta erdalduna da, blog hau bezalaxe.
Hala ere, zorionak Arabatik delakoari eta idatzi dutenei, are gehiago eskertu behar zaie ahalegina zailtasunez idazten dutenei. Biba zuek. Sikiera behingoagatik post guztiak euskarazkoak izan dira. Ea sarriago gertatzen den...

03 octubre, 2008 09:55  

Publicar un comentario

<< Home