Abertzaleon arteko elkarlana: ezinbestekoa


Elkarlanea

Makropolitika eta mikropolitikari buruzko eztabaida horretan, E.Gorospek esan du: "Hor badugu arrisku larri bat: euskaldungo guztiaren interesak euskaldungo zati baten, nahiz nagusiena izan, interesekin konfunditzea".

Onartu behar dut erabili dudan terminologia ez dela oso zuzena izan: euskaldun baino euskal herritar erabili behar bainukeen. Nire ustez, euskaldunak ez dira soilik abertzaleak, Euskal Herrian bizi diren ez abertzaleak ere badira euskal herritarrak eta.

Hala ere, euskal politikan bi bloke nagusi daudela ezin ukatu. Batzuk gustura daude Espainian eta Frantzian eta beste batzuk, ordea, ez. Gustura ez gaudenon artean hainbat talde aurki ditzakegu: batzuk independentzia nahiko lukete Euskal Herriarentzat, beste batzuk autonomia zabalago bat, beste batzuk federalismoa…

Hiru bide (borroka armatua, abertzaleen batasuna eta transbertsalitatea) izan dira abertzaleok jorratu izan ditugunak; eta egia da orain arte, behintzat, ez dugula lortu Espainia eta Frantziarekin gure herriarekiko errespetuzko harremana ezartzea.

Onartu beharra dago, halaber, orain arte ez abertzaleek lortu dutela beren EHko ikuspegia nagusitzea, alegia, Estatuen barruko erakunde politiko autonomo bat izatea (eta Iparraldearen kasuan ezta hori ere), hau da, euskaldunak Estatuen politika nagusien menpe gaude azken finean. Orain arte, Espainiak eta Frantziak ez dute onartu nahi izan Euskal Herria haiek bezala nazio bat denik. Ez dute nazioen arteko berdintasun printzipioa onartzen. (Ikus daitekeenez, abertzaleok badugu lan handia egiteko)

Ezin ukatu, errespetu osoz gainera, Euskal Herriaren ikuspegi ezberdinak badirela, baina horien guztien artean elkar ulertzeko moduren bat aurkitu behar dugu, bestela, abertzaleok galtzaile irtengo gara berriro ere, izan ere, ez dugu ahaztu behar ez abertzaleak pozik eta gustura daudela gaur egun dagoen sistemarekin.

Ondoren, honako galdera hau botatzen duzu: Zeri ekingo diogu orain modu arrazionalean, bihotzak agintzen digunaz gain?

Nik uste dut, apaltasun osoz noski, abertzale eta ez abertzaleen arteko lehia luzaroan jarraituko duela ezinbestean, baina lehia hori normaldu egin behar da, bide demokratikotik antolatu, eta onartu behar dugu gehiengo eta gutxiengo arau demokratikoen arabera, batzuetan abertzaleon ideiak nagusituko direla eta beste batzuetan galtzaile irtengo direla, herritarrek ideia batzuei edo besteei ematen dieten sostenguaren arabera. Hortik abiatuta, berriro diot, abertzaleok Euskal Herriaren eraikuntzaren inguruko ardatz nagusien gainean gutxieneko adostasun bat lortu behar dugu, bestela zaila izango da bideari ekitea, eta euskaldunok estatuen menpe egoten jarraituko dugu. (Noren errua izango da orduan, Estatuena ala gurea?)

Nire ustez, ardatz nagusi horien inguruko gutxieneko adostasun hori erakunderen baten inguruan antolatu behar da, eta hasieran elkarlana ardatz horietara mugatu beharko litzateke (euskal nortasunari lotuta dauden gaiak, ekonomiaren inguruko azterlanak, euskal federazioak, diaspora, …). Bestelako gaietan alderdi politiko abertzaleek eskuak libre eduki beharko lituzkete alderdi ez abertzaleekin, zein abertzaleekin, nahi beste adostasun koiunturalagoak lortzeko. Hori da, nire ustez, euskal alderdi politikoen erritmo ezberdinak eta sentsibilitate guztiak bideratzeko modu arrazional bat, inor baztertu gabe eta gehiengoen arauak errespetatuz.

Etiquetas:

1 Comentarios:

Blogger E.Gorospe dijo...

Ezer baino lehen, une honetan bizi dugunaz abstraitzea ezinezkoa zaigu:

1.- Euskal gatazka bideratzeko normalizazio prozesua hor dago, zelan inork ez dakiela.

2.- Jakina da abenduaren 30eko erailketen aurretik bazutela aurre-akordio bat landuta Batasuna, PNV eta PSEk. Inolaz ere, gero jakin izan dugunetik, aurre-akordio hori orain Batasunak "ezker abertzalea"ren izenean aurkeztu duena baino kaskarragoa zen.

3.- Ibarretxe Planaz ezagutzen dugunak ez zuen lortu batzuen eta besteen onarpena, baina bai EAEko gehiengoarena.

Nola bidera dezakegu gatazka? Gaia luzea eta katramilatsua da. Bi aipamen ekarriko ditut hona, bidea erraz dezaketenak:

1.- José María Ruiz Soroak artikulua idatzi zuen El Correo egunkarian "IZ" titulupean, non honako hau esaten baitzuen: “Que, según yo las veo, no son sino un mito, en unos, y un tabú, en otros. El mito es la percepción que tienen los nacionalistas de la autodeterminación como un momento único en que la voluntad de un pueblo consigue eliminar sus propias contradicciones. Un mito que les moviliza, les embarga el ánimo y les ciega. El tabú es el horror mental de los no nacionalistas a pensar, pensar siquiera, en la posibilidad de que se ponga a votación la españolidad del País Vasco. Desbloquear la situación exigiría sólo una doble toma de conciencia: los nacionalistas tendrían que admitir que la autodeterminación, tal como ellos la han sacralizado en su imaginario, es un imposible. Y los no nacionalistas tendrían que admitir que la autodeterminación debe ser, de alguna forma, posible. Y esto no es un juego de palabras sin sentido.”

Horri erantzunez edo, gaur egun ia-ia PPren inguruan ere badagoen Joseba Arregik El Diario Vasco egunkarian, “El Tercer mito” titulupean, besteak beste, honako hau esanez: “Habría que aclarar, por ejemplo, cómo se garantiza la eficacia de la renuncia nacionalista a la autodeterminación, si basta una mera declaración, si se requeriría una decisión de sus máximos órganos y de un congreso, por ejemplo del PNV, para adoptar solemnemente una decisión parecida. Todo ello ante el trasfondo de que lo que dice la Corte Suprema de Canadá es fácticamente practicable también en el caso español. Algún líder socialista vasco lo ha afirmado recientemente: si una clara mayoría de la sociedad vasca lo quiere, nada se puede oponer.”

Une honetan, funtsean, bi zirkunstantziarean aurrean gaude: alde batetik memento nahiko erabakiorra da; eta bestetik, une horretara abertzaleok ez gara batuta heldu, arrazoiak arrazoi. Hortaz, zirkunstantzia historiko jakin batean egokitu zaizun eran jokatu behar da partida. Funtsezkoa, orain, presioa egitea da, abertzaleon eskabideak defendatu eta lortzeko. Zelan presioa egin erabaki behar dugu. Ez dugu denborarik soberan. Ez dakit abertzaleon arteko batasunera jotzea den egokiena, edo beste era bateko jokabidea.

15 marzo, 2007 18:15  

Publicar un comentario

<< Home