Euskarari buruzko aurreiritziak


JC Moreno hizkuntzalariaren artikulu mamitsua argitaratu dute Hizkunea aldizkari digitalean. Artikulu horretan, hein batean edo guztiz oker dauden euskarari buruzko bost ideia aztertzen dira:

1.- hizkuntza landu gabea eta arkaikoa dela;
2.- ez duela gainerako hizkuntzekin zerikusirik

3.- elkarrekin zer ikusirik ez duten euskalkietan banatua
dagoela.
4.- euskara batua artifiziala dela, eta
5.- izugarri hizkuntza konplexua dela.

Gero ikusiko denez, zenbait hizkuntzalarik inoiz berretsiriko ideia hauek ez dira inola ere gaurko hizkuntzalaritzaren kontzeptu zientifikoetan oinarritzen, hizkuntza arloan zenbait menderatze egoera justifikatu nahi dituzten ideologia elebakartzaleetan baizik.

Juan Carlos Moreno Cabrera Filosofia eta Letretan doktoratua da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Hizkuntzalaritza Orokorreko katedradun unibertsitate berean.

Etiquetas:

1 Comentarios:

Blogger Arabatik dijo...

Zenbat horrelako horren urrutira jo gabe?

29 diciembre, 2006 14:59  

Publicar un comentario

<< Home