Ez nuke Iñaki De Juanaren edo beste presoen larruan egon nahi
Xabier Sarasuaren artikulu interesgarria dakar asteongo Argia aldizkariak. Pasarte bat ekarri dut hona, esanguratsua baita. Oso. Horra lotura. ... Hona, beste adibide argigarria. Urte eta erdiz euskal preso politikoen aldeko lan dinamika bateratua martxan jarri nahian jardun dugu hainbat eragile politikok, ia hamabostean behin bilduz. Preso eta senitarteen aurkako politika hiltzailea berehala amai zedin presio sozial indartsua eragitea zen lehen helburua. Ezker Batuak (EB) ez du parte hartu nahi izan. PNVk elkarlanerako dinamikatik kanpo geratzea erabaki zuen abuztuan, aldi bere-tik, ezinean ibili da EA, gainerakoon dinamika motelduz eta zailduz, abendua n elkarlanean ez sartzea erabakitzeko. Batasunak ere atzera egin zuen, EA gabe elkarlana abiatzeak balio handirik ez zuela argudiatuz. Aralar, Zutik eta ABko ordezkariok, ezinean eta triste, ezin inorekin elkarlanari ekin. Presoen, De Juanaren eta senideen egoera bidegabea konpontzeko indarrak metatzea eta gizarte-kontsentsu eta presioa bultzatzea ez da lehentasuna izan politikari horientzat, neroni lekuko. Hori da errealitate krudela. Etiquetas: ETA |
<< Home