Hala behar badu


Euskarak bizi behar badu hiria konkistatu beharra daukala diote askok. Gutariko gehienok hiritarrak gara, alde batetik besterako joan-etorri guztietan gaztelania eta frantsesa besterik entzuten ez dugunak. Ezin beste horrenbeste esan, zorionez, betiko euskal giroez, mundu erruralak eta itsas-herriek osatutako giroez. Lehendik ere nabaritu nuen, baina aurtengoa izan da konstatazio zehatza: herri asko eta askotan gazteak euskarara bihurtzen ari dira. Lekeition adibidez, Diman, Ordizin, Elorrion, Bergaran eta beste hainbat herritan. Belarria jarrita izan dut. Euskaraz bizitzeak ba al darama berarekin ideologia jakin batean hezitzea eta pentasera-molde jakin bat bizitzako ardatz modura hartzea?


Atxagak Euskal Herrian bizi dugun probintzialismo fantasmagorikoaz UEUko Udako Ikastaroetan hausnartu zuena datorkit goikoaren harira, ondorio modura-edo Euskal Hiria aldarrikatuz eta, bidenabar, “Abertzaleen eta ez abertzaleen etsai bihurtuz”. Atxagak ere erdira jotzen du, egun hain modan dagoen haizeari popa jarriz. Amorrazioa die estatalismoari eta independentismoari, biak ala biak Greziako polisaren ikuspegi klasikotik zeharo urruntzen baitira bere iritziz. Ildo horri jarraiki ardatz aldaketa galdatzen du, aniztasuna eta jende desberdinaren batuketa errespetuzkoa ekarriko duen paradigma berria, Oteizarengandik eta Unamunorengandik urruti.

Uste osoa dut Axagarena plantemendu politiko hutsa dela, bere izen handia dela-eta herritar euskaldunok besterik gabe aintzat hartzen duguna. Niri, ostera, errealitatea ezberdina dela iruditzen zait, batik bat planteiamandua hizkuntzaren ikuspegitik egiten badugu, eta ez politikarenetik. Jurgi Kintanak, bere blogean José Luis de la Granja historialariak argitaratu berri duen El Oasis vasco liburuaren aurkezpenean entzundakoaz diño eze De la Granaja, Fusi, Elorza, Corcuera eta beste zenbait historialarik, zeintzuk PSOEren ingurukotzat jotzen baititu, ez direla inolaz neutralak, nahiz Euskal Herriari buruzko historia akademikoan gailen diren. Hizkuntzari dagokionez ere ez dira neutralak bere ustez; eta horretara nator.

Izan ere, El oasis vasco liburua aurkeztu zuen Ricardo Mirallesek adierazi zuen ezen De la Granjak II. Errepublikako euskal politikari buruz argitaratutako guztia, guztia baina, irakurrita zuela. Ez batak ez besteak, ez eta euskal historialarien talde hegemoniko horretako gainerako historialariek ere, ez dakite euskararik. Hortaz, garai hartan gaiari buruz euskaraz argitaratutakoa ez da existitzen eurentzat. Zertara nator?

Atxagaren helburua ilusionismo hutsa da. Ez dakit nik historialari horiek estatalistatzat joko dituen eta, ondorioz, arbuiatu; eta neurri berean herri erruraletako eta itsas-herrietako gazte euskaldunak independentistatzat, eta arbuiatu ere. Ze halaxe izango da seguruenik; alegia, historialariok, euren zeregin akademikotik kanpo zirkuitu mediatiko jakin batean noiz edo noiz azaltzeko aukera ere izaten dute. Beti ildo ideologiko beretik agertzen dira, ñabardurak ñabardura. Aldi berean, gazteoi galdetuz gero ea nola identifikatzen diren ez dut zalantzarik egiten ia denak abertzaleak eta independentistak direla. Nola uztartu batzuek eta besteak Euskal Hirian? Lan zaila du transbertsalitateak.

Etiquetas:

1 Comentarios:

Blogger mendi dijo...

Puntu ederral bota dituzu. De la Granja aupatu duzunean akordatu naiz hemengo forokide batek idatzi zuela orain dela gutxi berak irakurri zuela liburu hori eta erabat zetorrela berarekin. Orduan pentsatu ere egin nuen, a ze jelkide arraroa, ze nik ere irakurri dut de la Granjaren liburu bat eta zuk esaten duzun kutxu hori arrapatzen diot. Estatalista hain zuzen eta naiko partziala bere historian.

17 septiembre, 2007 01:35  

Publicar un comentario

<< Home