Hemen gaude


Igandean egunkaria eskuetan hartu eta ikaratu egin nintzen. Lehen orriaren erdialdean argazki erraldoia: ertzain bat lepoz, besoetan zeukan fusila nabarmentzen zitzaiola. Lizartzan ateratako argazkia zen. Bigarren eta hirugarren orrialdeetan ere berdin. Denetan ertzaina erasokor. Ui, ui, ui esan nion neura buruari. Zer da hau? Laugarren orriko txoko batean larunbat gauean Lekeition izandako kale borroka bortitzaren berri laburra zetorren. Ez zirudien, hurrean, horren importantea ertzainetzea erasotzea. Ertzaina helburu. Zarautzen ez zituzten bost kilo leherkari jarri hiltzeko asmoz. Hemen gaude esateko modu bat zen. Gaur Pernando Barrenak egin duenaren antzera: gu gabe eraiki nahi baduzue prozesu berria, ez da posible izango, gu ere Hemen Gaude!! Ba bai, posible izan daiteke Pernando!! Ez ahaztu: zeuok ere saiatu zineten PNV, EA, EB eta Aralar gabe hauteskundeen atarian. Zergatik ez orain zuek gabe?


ETAk ez du beste erremediorik izango erailtzea baino, berriro atentzio mediatiko etengabea berreskuratu gura badu. Hori patua, zerbait izateko erail egin behar. ENAMekoek zerbait usaindu dute, gustatu ez zaien zerbait. Lehenengo bider gera daitezke gatazkaren erabaki-gunetik kanpo. Hala da hori. Eta paradoxa ere bai; izan ere, Ibarretxek ez du gehiengorik izango Legebiltzarrean, ez bada EHAKren botoekin. Zer egingo dute Ibarretxeren proposamenaren aurrean? Kontra egin? Duela lau urte maisuki jokatu zuten abenduaren 30 hartan. Otegik Hitzaurrerari emandako hiru botoei ezker egin zuen aurrera Estatutu Politiko Berriak, Madrileko harresiarekin topo egin zuen arte. Jeltzaleek ez zuten hori espero, gehiago nahi zuten Batasuna erabat kontra agertzea, horrekin hauteskundeetara joan ahal izateko, plebiszitu bila.

Ostiralean EAEko Legebiltzarraren aurrean azalduko dira Batasunakoak, PNVren eta PSEren iruzurra salatzeko asmoz, nahiz ez dakiten Ibarretxek zein proposamen egingo duen. Berdin zaie: iruzurra da!! Eta lurraldetasunaren eta kontsultaren aldeko apostua egiten badu? Berdin izango da. Eurak ez badaude, planteiamendurik muturrekoena ere iruzurra izango da. Eurek bakarrik eman diezaiokete zilegitasuna Euskal Herriko ezein proiekturi. Baztertzen badituzte, gerra. Aintzat hartzen ez badituzte, leherkariak. Edo eurak, edo inor ez. "Hemen gaude, eta ez ahaztu gutaz" diote ozenki entzun nahi dien guztien aurrean.

Bien bitartean, abisuak Lekeition, Durangon, Zarautzen, ... Nonahi eta ahal dutenero.

Etiquetas:

2 Comentarios:

Blogger Unai dijo...

Beste egunean Lizartzako Ezker Abertzaleko zenbaiten iritziak irakurri nituen Berrian.

Egibarri zera leporatzen zioten, herritik alde egin zuela eta Otaolari ateak zabaldu zizkiola.

Muturra behar da gero!! Nola tratatu zuten ikusita, izorra daitezela.

27 septiembre, 2007 09:47  
Blogger irarreta dijo...

Ezker abertzalea ekibokatu daiteke. Baina lizartzan gertatzen ari dena izugarrizko basakeria da. Historian idatzirik agertuko den horietakoa. Eta zuek ez duzue ezer egiten.
Hori egiten dutenekin "demokratikoki" hitzegin.
Gero eta lotsa gutxiago duzue gero eta argumentu gutxiago duzuelako.
Lehendabizi ETA gelditzea lortu behar dugu danon artean eta ondoren zuek instituzioetatik botatzea. Hori ere, badakizue, herri honen nahia izango baita.
Ondo izan.

03 octubre, 2007 10:22  

Publicar un comentario

<< Home