Iruzurra eta diakronia


Patxi Zabaletak eta Iñaki Zabaletak zioten asteburuko artikulu batean, linguistikako kontzeptu bat aplikatu behar dela euskal politikan: diakronia; alegia "La reivindicación de territorialidad en Euskal Herria debe tener una formulación diacrónica y no sincrónica. Son diferentes las situaciones de cada territorio; tienen que ser diferentes las iniciativas y puntos de partida. Son diferentes las correlaciones de fuerzas políticas en uno y otros ámbitos; han de ser diferentes los procedimientos, condicionamientos y velocidades. Están histórica, social y democráticamente consolidados ámbitos de decisión política diferenciados." Iñaki Iriondok egindako elkarrizketan Joseba Permachek erantzundakotik zeharo urruti. Edo ez?




Lurraldetasunaren erreibindikazioari erro-errotik eutsi nahi dionak ez luke onartu beharko Euskal Herriaren ezelango zatiketarik. Lurralde osoaren nolabaiteko zatiketa onartzen duenak ez du zilegitasunik beste batzuek ildo bera modu ezberdinez garatutakoa arbuiatzeko. Anoetako proposamenean honako hau ezarri zuten Batasunakoek: "Deben acordar, partiendo de nuestra actual realidad, el tránsito político hacia un nuevo escenario en el que el pueblo vasco pueda, en condiciones democráticas, decidir cualquier estatus político o institucional para nuestro pueblo."

Gero, ETAren presiopean, Anaitasunako dokumentua argitara eman zutenean ere, jarrera antzekoa izan zuten Hegoalderako autonomia estatutu bakarra eskatuz, baina Iparraldea kanpo utziz: "Un Acuerdo Político que partiendo de la actual realidad política e institucional (que no es consecuencia de la voluntad democrática de la ciudadanía), dé lugar a un nuevo marco político (en las condiciones y plazos que acordemos) para los territorios de Araba, Bizkaia, Guipúzcoa y Nafarroa Garaia."

Gaur egungo errealitate politikoa Konstituzioan oinarritzen da, gustatu ala ez. Goiko paragrafoetan irakurritakoa ez dator bat adierazpen honekin: "Después de que hace treinta años se intentaran encerrar en la jaula de la Constitución española los derechos nacionales de este pueblo". Permachen hitzak dira. Indarrean dagoen esparru juridikoa onartzen bada Konstituzioa onartzen da. Hori argitu behar du, lehenbailehen, Batasunak. Gero, egin dezala proposamen politiko zehatza, zein lurrraldetan aplikatu nahi duen, nola garatu nahi duen, zein indar duen aurrera ateratzeko,... Gero, horrekin eta pistolarik gabe, aurkez dakiola herriari, ia zelango erantzuna jasotzen duen herritarrengandik. Horrelako zerbait egin beharko du Ibarretxek. Gaur ez dago zereginik herriaren gehiengo zabala ez baduzu zure tesietara erakartzen.

Lehen hitzordua jarrita dute ENAMekoek: 2007ko irailaren 28an, EAEko Legebiltzarrean. Ikustekoa eta entzutekoa izango da EHAKkoek egingo duten diskurtsoa.

Etiquetas:

1 Comentarios:

Blogger Garruze dijo...

Iruditzen zait bake-prozesuak porrot egin eta gero ez dugula eztabaida politikoa zentratzea lortzen.

Herritarrontzat oso interesgarria bazaigu ere prozesuaren nondik norakoak jakitea porrotaren errua norena izan den argitze aldera(arrazoiak aztertzea egokia da berriro akats berdinak ez egiteko), aurrerantzean zer egin ere eztabaidaren helburua izan beharko luke.

Une honetan epe motz-ertaineko xede politikoa argi geratu dela uste dut: bizikidetzako marko juridiko zabala eta demokratikoa lortu Euskal Herriarentzat, bertan proiektu politiko guztiak onargarriak eta bideragarriak izango direlarik; baita Euskal Herri osoaren independentzia ere. Horretan alderdi guztien sentsibilitateak ados jartzea lortu behar da, inork besteari inposiziorik edo betorik ezarri gabe.

Abertzaleen helburu politikoak ere zehaztu dira: lurraldetasuna eta erabakitzeko eskubidea erabiltzea. Hori horrela izanik, indar-metaketa behar da orain horien aldeko indarrak eta gizartearen sostengu nahikoa lortzeko. Alderdi ez abertzale batzuek ere, agian, helburu horiek lortzeko prest azaldu daitezke (Ezker Batua, esaterako eta PSE edo PSN alderdietako batzuek). Ikusi behar noraino.

Bukatu den prozesuak gai garrantzitsuetan aurrerapausoak lortu dituela uste dut.

Lurraldetasunari dagokionez, prozesuan parte hartu duten alderdi politiko guztiek (beraz, PP izan ezik, beste guztiek) onartu dute gai honetan aldaketak egin daitezkeela, baina horretarako gaur eguneko esparru juridiko-administratiboetatik abiatu behar dela. Demokraziaren eskakizun bat da hori, herritarren gehiengoak hala nahi duelako, besterik gabe. Alderdi politikoek ideia hori euskal gizartean nagusi dela badakite eta horregatik onartu dute hortik abiatzea.

Alabaina, ez nago oso ados Zabaleten artikuluan azaltzen diren argudioekin, izan ere, modu berezituan galdetzeak ez dio, nire ustez, kalterik egiten autodeterminazioaren subjektuaren gairi. Autodeterminazioaren subjektua Euskal Herri osoa da, lurralde horietan baitago gaur egun euskal nortasuna (ikus Eusko Ikaskuntzaren euskal nortasuna eta kulturari buruzko txotena), hots, errealitate soziologiko hori lurralde horietan zabalduta dagoelako. Lurralde horietako herritar gehienek eskubide hori erabiltzeko asmoa balute (norberak bere hautuaz), sistema demokratiko batek hori ahalbideratu beharko luke. Beste diskisizio batzuetan sartzea teorietan galtzea da, nire ustez, eta beste batzuek herri-kontzientzia pizteko egiten ari diren ahaleginak aintzat ez hartzea.


Batasunak ere politikoki aurrerapauso handiak egin ditu, izan ere, baztertu ditu bere estrategia maximalistak (independentzia eta sozialismoa) eta helburu bihurtu, horiek lortzeko bitarteko hainbat urrats egin beharko direla onartuz gainera. Horren harira, bitarteko urrats pragmatiko eta errealista bat aurkeztu du: Anaitasuna proposamena, hau da,bi autonomia-esparru eraikitzeko proposamena. Jarrera-aldaketa hori onartu behar zaio. Gorosperen ustez, autonomia eskatzea Konstituzioa onartzea da. Tira bada, zentzu batean arrazoi izan dezake, baina era berean, Espainiako eta Frantziako Konstituzioek euskaldunon erabakitzeko eskubidea onartzeak independentziaren aukera zabalik dagoela ere onartzea esango luke.

Halaber, onartu behar da 1979an autonomiaren bidea onartu zutenek ez zutela Gernikako Estatutuaren bidez eta Nafarroako Foru-hobekuntzaren bidez euskal gatazka guztiz konpontzea lortu, ez baitzen orduan euskal erabakitzeko eskubidea bermatzea lortu, ezta lortutako autogobernuak Estatuaren aurrean behar zituen berme instituzionalak ere.

Egoera horretan darraigu eta herritarrok konponbideak nahi ditugu; beraz, espero dezagun alderdi politikoek gai izatea ataka horretatik ateratzeko bideak aurkitzea edo, bestela, gure erakundeek (Lehendakaria buru)eta gure gizarteak euskal herritarroi hitza emateko bideak eskaintzeko gai izatea.

Ados nago, ordea, Patxi eta Iñaki Zabaletaren artikuluaren azken mezuarekin. Euskaldunok gure bidea eta proiektuak gauzatzeko borroka armatuaren bidea ez da gaur egun lagungarria. Aitzitik, elkar aditzea eta elkar ulertzea da behar duguna. Nolanahi ere, bake-prozesuak atzean utzi dituen pertsonei ere duintasunezko irtenbide bat ematea lortu behar da.

25 septiembre, 2007 10:54  

Publicar un comentario

<< Home