Primizia El Pais-i eta (…) gaztelaniari


Imaz, Egibar, Urkullu, Ibarretxe, Euskal Herri osoa, eta Espania ere (ezin gauza bera esan Frantziaz), zuen deklarazioen zain daude, esperoan zuek zer esango. Aprobetxa ezazue aukera eta egiozue ordainik gabeko mesedea gure hizkuntza nazionalari, euskarari: erabili euskara zuen adierazpenetan! Itzul dezatela gaztelaniara eta frantsera, interesik badute. Badute, bai, interesa. Imaz, ez zara, seguruenik, blog honen irakurle izango, ezin ba esan, hortaz, beren-beregi bidali duzunik gaztelania hutsean zure agur-idazkia El Pais egunkarira, gero gainerako gaztelaniazko egunkarietara (ez denetra, hurrean), eta ordu bi pasa eta gero bakarrik iritisi zen euskarazko bertsio itzulia Berriara.

Egunotan salatu dut Curriculumaren teatralizazioa. Hor esandakoak, Imaz, zuretzat era balio dute, behintzat egia bada Martxelo Otamendik gutun batean esaten duena, edo beste idazki batean Xabier Euskitzek Kalakan saioari buruz dioena, non adierazten baitu politikook, zu barne, muzin egiten diozuela euskarazko saioetara joateri, baina pronto izaten zaretela gaztelaniazkoetan azaltzeko.

Euskaltzaleak gara ala ez?; euskara da gure hizkuntza ala ez?; eta erantzuna baiezkoa bada, zelan egiten dugu bere alde, prestigioa emanez ez bada? Zelan prestigiatzen da? Argi dago, aurrekoan ere esan nizuen. Adibidez: Imazek bere agur-idazkia euskaraz idatziz eta gainerako komunikabide guztiak gaztelaniara itzultzera behartuz. Egon ziur itzuliko luketela! Bi emaitza ekintza batekin: mezuak hedapen eta eragin antzekoa izango luke, eta euskara izango litzateke zuek aukeratutako hizkuntza, horrek emango liokeen xarma guztiarekin.

Hitzok egunen batez zuengana irizten badira, badut, oraingoan ere, eskabide bat, Martxelok bere artikuluaren titulu modura jarri duena: Ea hurrengoak!

Etiquetas:

1 Comentarios:

Blogger mendi dijo...

Bai, zera! Ez al dakizu hori "edukazio txarrekoa" dela, hala?

Kar kar kar... egia esan, Josu Jonek asko gogorarazten dit Miquel Roca hari. Ez al zarete gogoratzen? Berdin berdinak dira, biak Espainia "kautibatzekotan" eta biak laudatutakoak leku berdinetan.

Gainera, ikusten dudanez, denok zaudete oso lanpetuta laudorioak idazten, baina niri iruditzen zait labanada bat izan dela dimisioa hola aurkeztea. Edo normala iruditu zaizue zuei?

Dena dela, pentsatzen dut badela ordua laudorioak uzteko eta etorkizunean pentsatzeko. Orain dala 4 urte, Arzalluzen "delfinaren" aurka altxatutakoak, badirudi orain ondo ikusten dutela beraiek beren "delfina" ezartzea "kontsensukoa" izan baliz bezela.

Pentsa pixka bat. Eta jakin naiko nuke nor egondan Gipuzkoatiken atzetik. Ze, hori ere, labanaz joan nahi duenarekin ematen du bere estilo berdinean dijola. Pentsa.

14 septiembre, 2007 17:06  

Publicar un comentario

<< Home