Lehendakari jauna


Etsituta? Ez dut uste. Batek daki zertaz jardun duzuen hor barruan zuek biok, buruz buru. Horren berririk ez dugunez, agerikoaz mintzatu behar. Eta horrela, itxura batez, ezin esan zure asmoak gogo onez hartu dituenik Zapatero presidente gorenak. Hala izan al da? Izan ere, irudikatzen hasiz, irudika genezake ondo ulertu duzuela elkar, eta espainiar sutsuei begira antzeztu duzuela bat ez etortzea, mokoka ibili izana Moncloa jauregiko barne-aretoetan, alegia, antzerkigintzan ere aritu zaretela. Baliteke.

Irudikatu ere egingo nuke, aldez aurretik, bateko eta besteko komandanteak hor saiatu izango zirela, isiletan, goi-bilerako gaiak aztertzen. Argudio oso sendoak aurkezten dituzu lehendakari, besterik gabe bazter batean uzteko. Denetan indartsuena zure figurak duen legaltasun eta zilegitasunarena da. EAEko herritarrek aukeratu zaituzte, bide demokratikoak erabiliz eta euren borondatez. Eta horren aurrean, galdera: eragingarriagoa ote da bazterrak kiskaltzea, tiroak botatzea edo aurkari politikoak erailtzea? Baietz eman dezake. Horrexegatik egiten da arraroa Zapaterok ezetz borobila ematea. Ez, guk ez dakizkigun detaile asko dituzu zure zorro partikularrean.

Ez hori bakarrik. Seguru naiz Josu Jon Imaz ez dela geldirik egon. Ez dut uste Imaz zain dagoenik, Alderdi barruko bere aurkariak noiz eroriko zain. Gizon jatorra ematen du; eta abertzalea. ENAM munduarekin du fijazioa, kaltegarria gerta dakiokeena. Ez dut uste Imaz Madrileko zita horretatik guztiz kanpo egon(go) denik. Zapaterorekin zeukan feeling horrek bere horretan jarraituko du nolabait. Ziur behin baino gehiagotan izan dutela hitz-asperturen bat euren artean. Logikoa eta bidezkoa ere balitzateke. Arestian ere izango zuten berbaldiren bat. Horregatik ere iruditzen zait atzokoak baduela, ikusitakoaz gain, eduki sakona.

Zure partida, lehendakari, ez dago Madrilen une honetan; hemen baizik, EAEn eta Euskal Herri osoan. Hemen geureganatu behar dugu gizartearen %65a. Behin maila horretan legitimitate erabatekoa geneukake geure kabuz aurrera egiteko. Portzentaia horretara iritsiz gero nekez eska diezagukete transbertsalitate eta pluralismo gehiagorik, izan ere, espainiarren begietara % 95arekin ere ez genuke nahikorik izango portzentaia horretan sozialistak edo PProak sartzen ez baditugu.

Badakizu, lehendakari, hori dela gaur egun demokraziak eskatzen duena (….) Euskal Herrian, baina ez Espainian. Nola liteke espainiarrek guri sentsibilitateen arteko elkarketa eskatzea? Madrilen ezin dute elkar ikusi, aizto-hotsa da eguneroko giroa. Eta guri eskean, elkarri bostekoa eman diezaiogun. Lotsagabe aluak!! Jakin bezate (jakingo dute honezkero) hemen, EAEn, denok denokin gobernatzen dugula. ANVk sozialistekin ere bai. Oker ez banago gobernu-hitzarmenetatik kanpoan dagoen bakarra Mayor Oreja betiko frankistaren (eta ez frankista berantiarra, beste asko bezala) alderdi ultra-espainiarra da.

Horregatik da garrantzizkoa barruko lana, herritarrak geureganatzea. Nola egin? Ez da erraza izango. Komunikabiderik gehienak unionismoak ditu bere eskuetan eta modu erasokorrean —PPren eran— erabiltzen ditu gure kontra. PSOEk esan du zeharo tinkoak izango direla modu eztitsuan; badakizu: markarik utzi gabe bideratu nahi gaituzte. Hori gutxi balitz, lehendakari, geure aldeko indarrak ere ez ditugu guztiz lerratuta. Badugu eginkizunik hemendik aurrerako zortzi hilabetetan. Arrakasta edo porrota erdiestea gure eskuetan ere badago, neurri handi batean.

Etiquetas:

3 Comentarios:

Blogger Garruze dijo...

Este comentario ha sido eliminado por el autor.

17 octubre, 2007 14:42  
Blogger Zelai Nikolas dijo...

Bai oso ados nago esaten duzun guztiarekin. Euskal Herrian dinamika zabala sortu beharra dago ibilbide-orriaren inguruan eta, hain zuzen ere, Euskal Herriko hainbat hedabidetan ari da azaltzen indar-metaketaren aldeko ideia hori.

Indar-metaketa bi ildoren inguruan eratu beharko litzateke, nire ustez:

a)Euskal Herriko erabaki eskubidearen alde.

b) 2008ko urriaren 25az geroztik -lehenago ezin izan bada- alderdi politikoek konpromiso etiko eta demokratikoaren aldeko akordio lor dezaten.

Euskal Herriko pentsalari eta intelektualak ere ideia horien inguruko diskurtsoa lantzen jarri beharko lirateke.

Kontsultak edo Erreferendunak bide-orriaren lehen urratsaren 'ginga' izan beharko luke eta giro baikor batek lagunduta heldu beharko ginateke 2008ko udazkenera. Giro hori lortzeko gaurtik hasita lan handia dago egiteko.

Batzuek zain daude Ibarretxek nola egingo duen porrot, beste batzuek porrot egin ez dezan ahaleginduko gara, bere ibilbide-orriak aukera berriak zabaltzen dituelako Euskal Herrian.

Euskaldunok arriskuen aurrean elkarrekin batzeko gaitasuna azaldu dugu maiz, orain gurditik tiratzeko egoeran gaudelarik, gaitasun bera erakutsi behar dugu.

17 octubre, 2007 14:51  
Blogger Antxon G. dijo...

Aupa Lendakari!

18 octubre, 2007 15:49  

Publicar un comentario

<< Home