Milakabilakari hauteskunde usaina?


«Eser daitezela» eskatu die Aristegik zuzenean "politikariei".

«Konpon dezatela, behingoz, konpondu beharrekoa». «oraintxe bertan»…(!) Eta politikariek baketzearen bidean egiten duten edo egiten ez duten bidea «erne eta adi» jarraituko dutela ohartarazi die.

«Politikariak eta eragileak, gure borondateak jarri ditu dauden lekuan. Zordun dira, beraz, gure borondatearekin. Horregatik esaten diegu ez etortzeko guri etsipen eta ezintasun kontuekin».

Barka baina betikoaren hatsa dario...

Dayolaaa!

Ekimen errespetagarri horretan politikaririk ez balego lez.

Eta bertan dauden politikari gehien-gehienak alderdi jakin batekoak ez balira lez.

Ekimen hau ere, alderdi horretatik sortu izan ez balitz bezala.

Amuriza, Suarez, Fullaondo, Gonzalez… Elkano, Erkizia, Lasa, Irastorza, eta abar, eta abar, zer dira ba? Zapatabako Karmeletarrak?

Eta beste ekimen "anitz eta askotariko" jakin batzuetan bezala, hauen ustez ere, politikari guztiak berdinak ei dira, eta guztiak jarri ei dituzte eurek dauden lekuetan...

"Politikariak" (sic) dira orain interpelazioaren subjektuak, hondamendiaren erru guztia "haiena" bailitzan (eta Elkanorena? Erkiziarena? Fullaondorena? Suarezena? Lasarena?...).

ETAri ez interpelaziorik, ez eskaririk, ez ordua galdetzerik ere.
Desagertu egin dira; aingeru zerutiarrak dira nonbait. Ez omen dira ezeren erantzule.

"Errespetua oinarri izango duen konponbidea bultzatzeko”?

Aurreko zerrenda horretan doazen bat edo besterekin egin izan dugu topo (eta talka) “Euskal herria eraikitzeko” lanetan orain arte ere.

Herri hau oso txikia da eta. Zaharregia ez dakit, baina txikiegia seguru.

Oso gertutik ezagutu ahal izan ditugu batzuen metodoak… errespetuarekin zer ikusirik ezer ez dutenak.
Kopeta behar da!

Hiru hilabete eskas.

Hauteskundeak bertan.

Euskal herriarentzat errespetu eske abiatuko den alderdia zein izango den baietz asmatu?

Etiquetas: ,